Laudio BHI_ikastetxeetako aldizkaria Jan. 2016 | Seite 15

AIARALDEA.EUS // 2016ko URTARRILA · 1º ZBKIA // LAUDIOGUNE erreZetak 15 _Txokolatezko arrokak OSAGAIAK • 125 gramo txokolate beltz • Zereal apurrak. • Intxaur zatiak • Urra zatiak • Almondo zatiak NOLA EGIN Lehenik, txokolatea maria bainuan urtu. Gero, urturik dagoenean, zereal zatiak gehitu eta nahastu. Bigarrenik, goilara batekin nahaste zatiak hartu eta arroka bezalako irudi batzuk eraiki argazkian ikusten den moduan, eta albal paperean jarri lehortu arte. Gogortu bezain pronto… jateko prest daude! Momentuan jan ezean, hobe da hozkailuan gordetzea, txokolatea urtu ez dadin. On egin! SUKALDARIAK I Naia Ugarriza _Hiru txokolatezko pastela OSAGAIAK • 150g txokolate beltza • 150g esne txokolatea • 150g txokolate zuria • 125g azukre • 750ml esne-gaia • 750ml esne • Mamizko 3 sobre PRESTAKETA Egingo dugun lehenengo gauza oinarria prestatzea izango da. Horretarako gailetak birrindu, gurinarekin nahastu eta esne apur bat botako diogu, oinarria nahaste trinko bat izan arte. Molde desmontagarri batean botako dugu. Moldea hozkailuan jartzen da gogortzen den arte. Txokolate beltza zatituta jartzen dugu kazola batean , gero 75g azukre,250ml esne-gai eta 250ml esne botatzen da. Dena ondo nahasten denean mamia botatzen diogu eta 5-6 min jarraitzen dugu nahasten. Moldea ateratzen dugu hozkailutik eta, burruntzail baten laguntzarekin nahastea botatzen dugu eta berriro hozkailuan sartzen da. Gauza berdina egingo dugu esne txokolatearekin, aldatzen den gauza bakarra azukre kantitatea da, orain 50g azukre botatzen. Txokolate zuriarekin jarraitzen dugu baina oso gozoa denez ez diogu azukrerik botako. Hozkailuan sartu (4-5 orduz) eta azkenik dekoratu.ON EGIN!!! SUKALDARIAK I Maialen hidalgo _Krepak txokolatearekin • • • • • • OSAGAIAK • Esnea 250ml • 2 arrautza • Irina, 100 g • Gurina, 20 g Jogurt bat Kiwi bat Muxika bat Mahaspasa batzuk 4 marrubi Txokolate beltza, 80 g PRESTAKETA Lehenengo, jarri irina eta bi arrautzak katilu baten eta ongi nahastu. Gehitu esnea pixkanaka, eta dena ondo nahastuta daukagunean, gehitu gurin urtua. Hozkailuan sartu ordu erdiz, pausatzeko. Moztu fruta guztiak laukitxotan eta nahastu.Itsasten ez den zartagin bat hartu eta su bizian jarri. Gurin apur batekin igurtzi, eta gainera krep ore geruza fin bat bota, oinarri guztia estali arte. Utzi segundo batzuez egiten eta buelta eman.Eginda dagoenean, plater batera atera eta bete barrua jogurt geruza batez, frutarekin eta azukre koilarakada batekin. Bukatzeko, krepea bildu eta txokolate beroz lagunduta zerbitzatu. SUKALDARIAK I Amaia Gordon