14
LAUDIOGUNE // 2016ko URTARRILA · 1º ZBKIA // AIARALDEA.EUS
erreZetak
_Ostadar bizkotxoa
•
•
•
OSAGAIAK
• Yogurt natural bat
• Irina, 4 yogurt edalontzi
• Olioa, yogurtaren edalontzi eta erdi
• 4 arrautz
Azukrea, 3 yogurt edalontzi
Legami koilarakadatxo bat
Koloregai elikagarrriak
PRESTAKETA
1) Yogurt naturala eta olioa ontzi batean
nahastu, hori egin eta gero, arrautzak eta
azukrea gehitu eta ondo nahastu.
2 ) Gero, irina gehitu iragazita (tamizada)
3) Dena ondo nahastu eta gero nahasketa
4-6 alditan banatzen dugu ontzi desberdinetan, zenbak kolore izan nahi ditugun
kontuan hartuta; gorria, urdina, horia,
berdea eta morea adibidez. Bost kolore
direnez 5 zatitan banatu behar da nahastea.(3-4 tanta ontzi bakoitzean).
4)Kolorea ipini eta gero nahastu behar da.
5) Kolore guztiak prest daudenean denak
batera ipini behar dira beste ontzi batean
labean sartzeko.
6) Bizkotxoa labean 180ºc-etan sartu
behar da 30 -40 minutu.
7) Bizkotxoa eginda dagoen jakiteko makilatxo batekin ziztatu. Zikinduta ateratzen bada gehiago egin behar da.
SUKALDARIAK I
Ane Lopez
_Banana eta txokolatezko bizkotxoa
OSAGAIAK
• Banana bat
• Azukrea, 100g
• Irina, 100g
• 2 arrautza
• Oliba olioa, 50g
• Jogurt natural bat
• Txokolate beltza, 150g
• Legamia,4g
NOLA EGIN
Arrautzak eta azukrea katilu batean jarriko ditugu eta hagaxka batekin ondo irabia-
tu ditugu.
Banana zuritu, sardexka batekin ongi
zapaldu eta arrautza harrotuekin nahastu. Gero, oliba olioa eta jogurta gehitu eta
ongi nahastu berriro. Irina eta legamia
nahastu eta aurreko oreari pixkanaka
gehitu, poliki-poliki nahasten dugun bitartean.
Labeko erretilu batean orea jarri eta labean erre 20 minututan 180º C-tara.
Eginda dagoenean, txokolatea maria
bainuan urtu eta zerbitzatu txokolate beroa gainetik bota diogula.
SUKALDARIAK I
Maite Sanchez
_Hur eta mahats-pasa turroia
OSAGAIAK
• 500 gr txokolate beltz
• 300 gr esnedun txokolatea
• 100 gr almondo gordin
• 100 gr hur erreta
• 100 gr mahats-pasa
• 200 ml esne-gain
• 50 gr gaileta ehotua
NOLA EGIN
Lehenengoz, molde bat burbuila paperaz estal ezazu. Burbuilak dituen aldea
barrurantz.