Laudio BHI_ikastetxeetako aldizkaria Jan. 2016 | Página 12

12 LAUDIOGUNE // 2016ko URTARRILA · 1º ZBKIA // AIARALDEA.EUS elkarrizketAk “Artea niretzat behar bat da” MAITE CoBo (Getxo 1970) eguneroko estetikari Artea txertatzen dion artista da. Proiektu berritzaile bat martxan jartzea lortu du. na nolabait nire obra bat ikusten duzunean oso erraz errekonozitzen duzu. Arropaz gain zer beste gauzak diseinatzen dituzu? Osagarriak, zapatak, bitxiak eta letra agindu ugari egiten ditut arropaz gain. Letra aginduak pertsona batek edozein jantzi ekartzen duela eta nik pertsonalizatzen diodala esan nahi du. Normalean letra aginduak egiten dira pertsona horrek beste inork ez duen jantzi bat eraman nahi duelako. Nola bururatu zitzaizun “Vas hecha un cuadro” sortzea? Kamisetak ikusten zituen jendeak, denak Guggenheimean saltzen ziren, eskatzen hasi zizkidaten, baina artisau -lana izatean, garestia zen. Orduan bururatu zitzaidan nire obra inprimaketa digitalera eramatea produktu gehiago egin eta jende gehiagorentzako iristeko. Nola definituko zenuke proiektu hau zure hitzekin? Oso produktu berritzailea da, eta hori da mantentzen ari nauena garai hauetan. Existitzen ez den proiektua da, hemen Euskal Herrian egiten duen bakarra ni naiz eta nazioarteko mailan antzeko proiektu bat dagoela uste dut. Estilo abstraktu eta espresionista duen artista kontsideratzen da CoBo. ERREDAKZ S