AIARALDEA.EUS // 2016ko URTARRILA · 1º ZBKIA // LAUDIOGUNE
11
“Gauzak aldatzeko
alternatibak badaude”
ERREDAKZIOA I Naia Ugarriza
ONINTZA ENBEITIA (Muxika,
1979) 36 urteko kazetari, bertsolari eta politikari emakumezkoa da.
Bere afizio eta ofizioie buruzko galdera batzuk egin dizkiogu.
Zer ikasi duzu?
Kazetaritza ikasi nuen, baina ondoren Euskal Kulturgintzaren Transmisioan eta Agroekologian aditu tituluak
atera ditut.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Dantzan egitea eta irakurtzea.
Pozik al zaude zure gaur egungo bizitzarekin?
Bai, oso pozik: nahi izan ditudan ikasketak egin ditut, bidaiatzeko aukera izaten dut noizean behin, soldata bat daukat, familia daukat, ez dut ezintasun fisikorik, lagunak baditut, maitatua sentitzen naiz... ez daukat pozik ez bizitzeko arrazoirik.
Bertsolari bezala denbora gehiagoan jarraitu nahi duzu?
Momentuz bai. Ez dakit noiz arte, baina oraindik bai.
Zer esperientzia atera dituzu politikan egondako azken urte hauetan?
Gauzak aldatzeko alternatibak badaudela nahiz eta ezetz esaten diguten.
Nahi duguna lortu dezakegu guk
nahi badugu, eta edozein alderditan
daude bihotz oneko pertsonak.
“Korrika egitea nire bizitza da”
JAVIER OLABARRIA ETXEBARRIA (Orozko, 1972) korrikalari profesionala da. Bere bizitzan lasterketa asko irabazi ditu eta Euskadiko
lasterkari onenen artean dago.
ERREDAKZIOA I Lander Olabarria
Zer ikasi duzu?
Mekanika ikasi nuen.
Zertan lan egiten duzu?
Hodi herdoilezinak egiten.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Mendi lasterketak egitea, futbol
partidak ikustea eta nire lagunekin
ondo pasatzea.
Noiz hasi zinen mendi lasterketak
egiten?
Orain dela 17 urte hasi nintzen, gutxi
gorabehera.
Zergatik gustatzen zaizu korrikalaria izatea?
Korrika egitea asko gustatzen zait
eta menditik korrika egitea are gehiago gustatzen zait.
Zenbat lasterketa egin dituzu?
200 baino gehiagotan parte hartu
dut munduan, estatuan eta Euskal Herrian.
Zenbat lasterketa irabazi duzu?
50 gutxi gorabehera.
Zein izan da zure urterik onena?
2011n Munduko Kopan hirugarren,
Espainiako Txapelketan laugarren eta
Europako Txapelketan Suitzan zazpigarren gelditu nintzen.
Mendiko Euskal Herriko federazioak
euskadiko korrikalari hoberenaren saria eman zidan.
Noiz arte egingo duzu korrika?
Orain beteranoa naiz eta 10 lasterketa egiten ditut urtero.
Zenbat sari lortu dituzu?
Sari asko irabazi ditut, 40 txapela ditut eta kopak kutxetan dauzkat
etxean.
Zein izan da egin duzun lasterketarik politena?
Niretzat Zegama Aizkorri maratoia
izan da lasterketarik politena, hamar
aldiz egin dut mendi lasterketa hori.