50. urteurrena
4
Iñigo Urkullu Lehendakaria Olabideko ordezkaritzarekin bildu zen urriaren 4an, ikastolaren 50. urteurrena dela eta.
50 URTE
50 urte hasi zela martxan!
50 urte jo ta ke landalan.
Olabide, Alberdi, Zelaia erdian,
familia ugari hau sortu zan Araban.
Hainbat guraso eta hainbat andereño
ereitera joan ziren Lasarte herriraino.
Baratza horren fruitua dakargu honaino.
Euskararen loreak jasota gaurdaino.
Erabileran ia gabiltza biluzik,
euskararen jendea gazte da oraindik.
50 urte itxaron gaberik,
baietz berriz ikusi Gasteiz euskaldunik!
EGILEA: Jon Santos
DOINUA: Haurrak ikasazue