Gure Gauzak 2013ko abendua | 页面 3

50. urteurrena

3

Olabide Ikastolaren 50. Urteurrena gertakizun garrantzitsua izango da Ikastolaren Komunitatea osatzen dugun guztiontzat. Tamaina horretako ospakizun batek daukan identifikatzeko ikur baten beharraz jabetu ginen eta bide horretan LOGO bat sortzea otu zitzaigun.

Hasiera batean 50. Urteurrena antolatzen hasteko sortu zen batzordean LH, DBH eta BAT-eko ikasleen artean ikur bat sortzeko proposamena atera zen aurrera. Beraz, plastikako klaseetan, Amaia Alberdiren lan apartarekin eta laguntzarekin, ikasle bakoitza bere Logoa sortzen hasi zen.

Lan hau LHko 5. eta 6. mailetan, DBHko 3. eta 4.mailetan egin zen batez ere, BAT-eko ikasle boluntario batzuk ere tartean egon zirelarik.

Azarorako gure eskuetan genituen ikasleen lan guztiak eta irakasleen ikuspegi adituaren laguntzarekin, 50. Urteurreneko batzordeak eta Artezkaritzak, urtemuga honen irudia izango den ikurraren aukeraketa egin zuten.

Irudian azaltzen dena izan zen aukeratutako logoa eta bere egilea Maider Iturritxa da. Zorionak,Maider!

Aurkeztutako Logo guztiekin erakusketa bat egingo da ,ikasturte honetan, 50. Urteurreneko ekintzen artean.

Picassako helbide honetan ikus ditzakezue finalista guztiak:

Logoak

Bestalde, 50. urteurreneko abestia ere sortu digute. Hurrengo esteketan partiturak ikusteko eta abestia entzuteko aukera duzue:

Partitura - Ahotsa

Partitura - Ahotsa eta pianoa

BA AL DAKIZU NOR IZAN ZEN AITA OLABIDE?

Entzun Iñaki Zubeldiari eginiko elkarrizketa.