SASKIBALOIKO BERRIAK
Junior mailako mutilen saskibaloi taldea aurten Euskal Liga jokatzen ari da Olabide Ikastolaren izena eta 50.urteurrena ospatzen ari garela Euskal Autonomi Erkidegoan zehar zabaltzen ari dira. Momentuz, bigarrenak dira zortzitik. Saskibaloi foroetan, adibide moduan ezartzen dira, bai jokoagatik eta baita ere beraien jarrera onagatik. Ez da esperientzia makala Olabide Kirol Elkartean egin duten kirol ibilbidea bukatzeko!
2013-2014 Ikasturteko Saskibaloi parte hartzaile kopurua 255 ikaslekoa da, 160 neska eta 95 mutil.
EUSKARA, KIROLTASUNA ETA FAMILIEN INPLIKAZIOA
Olabide Kirol Elkartearen geneak Ikastolak markatzen ditu, hori dela eta, Euskara eta Kiroltasuna gure Nortasun Agiria izan behar dira. Bide horretan, guztion ahalegina eta konpromisoa beharrezkoak izango dira, gaur eguneko gizarteak, dauden ereduak errepikatzera bultzatzen gaitu eta, kirolean, bai Euskara eta bai Kiroltasuna desagertzeko zorian dauden “animaliak” dira.
Gure izaera Euskarak eta Kiroltasunak markatzen dituzte, Kirol Elkartetik ahalegin berezia egingo da biak bultzatu eta indartzeko, gure iritziz Kirola Euskaraz egin behar delako eta, izenak berak esaten duen moduan, Kirolarekin erlazionatzen ditugun: errespetua, talde lana edo konpromisoa bezalako baloreak landu eta indartu behar direlako.
Lan honetan, gurasoen laguntza eta parte hartze aktiboa beharrezkoak izango dira, puntualtasuna, asistentzia, instalakuntzak zaintzeko, Euskararekiko konpromisoa edo dutxatzeko araua errespetatzeko orduan, guztiok eskutik joatea ezinbestekoa baita.