Gure Gauzak 2013ko abendua | Page 18

KIROL ELKARTEA

18

2013-2014 Ikasturtean Olabide Ikastolak multikirolarekiko duen konpromisoarekin jarraituko du. Foru Aldundiak Olabide Ikastolak proposatutako eredua aukeratzeko aukera eskaini du, hau da, ikasturteko orduen %50a modalitate bakarrean egiteko aukera eta besteak multikirola, guk eredu hau laugarren mailan ezarriko dugu.

LOGROÑO

Aurten ere, urteroko legez, Kirol Elkarteko Saskibaloi eta Futbol talde guztiak Logroñon hasi dute beraien denboraldia. Egonaldia bi egunetakoa izan zen eta oso esperientzia positiboa izan zen bai kirolari eta bai begiraleentzat. Pasatu genien asebetetze inkestetan ikusi genuenarekin guztiak etorri ziren datorren urtean errepikatzeko asmoz.

Gure Ikastolan, proiektu horri, Kirol Garapena izen eman diogu, eta helburu nagusiak, ikasleen espezializazio goiztiarra atzeratzea eta garapen osoagoa bermatzea dira.

Foru Aldundiak, aurreko ikasturtean hasita, kirol aniztasunaren proiektuak bultzatu eta babestuko ditu, Olabide Kirol Elkarteak aurrera pausu bat egin nahi du aurten ere bide horretan. Asmoa, Lehen Hezkuntzako lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren mailetan psikomotrizitate mailatik kirol espezializaziora dagoen trantsizio egokia egitea da, horretarako beharrezkoa ikusten dugu espezializazioa bi urtez atzeratzea. Trantsizioa bi urtetan egingo dugu. Iazko ikasturtean hasi eta aurten bukatuko da.

Proiektu berri honen aurkezpena, urriaren 19an egin zen Ikastolan, bertan, Kirol Elkartearen funtzionamendua, Kirol Garapena aldiko faseak, lan metodologia, helburuak, etab. aurkeztu ziren. Aurkezpen horretan azaldutako material guztia www.olabideikastola.com web orrialdean daukazue eskuragai.

KIROL EREDU ALDAKETA: