EtxaurrenFive | Page 15

AIARALDEA.EUS // 2016ko URTARRILA · 1º ZBKIA // ETXAURRENFIVE kronikak 15 Nolakoa da Ikerren egun bat? ERREDAKZIOA I Marina Cuevas Ni heltzen naizenean nire amamaren etxera, bera dago ate guztiak ixten eta beti dago adi, zer egiten ari garen ikusten. Eta beti, bere etxera joan aurretik, entzun behar du Ken-zazpiren disko osoa. Eta ni asko maite nau. Horregatik, bera gaixorik dagoenean, beti zuek eduki behar duzue pazientzia, berak ez daukalako pazientziarik eta berarekin asko dibertitzen zara. Iker da nire lehengusu bakarra: gaixorik dagoena. Berak behar gaitu asko. Horregatik, beti egon behar gara denboratxo bat berarekin. Gustatzen zaio asko Pirritx eta Porrotx. Hori dela eta, beti ikusi behar dugu berarekin. Ikerri ez zaizkio aldaketak gustatzen. Beti jan behar dugu berak esaten duenean. Beti ikusi behar dugu berak nahi duen pelikula. Baina guri berdin zaigu. Asko maite dugu Iker. Horrelakoa da egun bat Ikerrekin! Egun bat igaro dugu Uxuerekin ERREDAKZIOA I Alain Astobiza Uxue ume bat da gaixotasun bat duena eta gaur egun ikastea asko kostatzen zaio. Bere gaixotasunak ez dio uzten gauzak egiten. Ez daki ibiltzen ezta hitz egiten ezta idazten ere ez. Gaur Uxueri krisi bat eman dio goizeko zazpietan baina ez da ezer gertatu, susto bat izan da bakarrik. Gero pasatu du ia- ia goiz osoa lo egiten. Gero, arratsaldeko lauretan paseo bat ematera joan gara eta seietan etxera bueltatu gara. Izeirekin jolasten hasi nintzen. Izei Uxueren neba da eta hiru urte ditu. Afaldu genuen eta hemen bukatu zen nire eguna Uxuerekin.