Gaueko Sonetoak
Gaua da, jadanik ez dago argirik
Baina ni kalean nago ibiltzen
Pausoak, norbait dago gerturatzen
Bueltatzeko ez daukat adorerik
Baina ene aurrean jarri da, ixilik
Emakumea da niri begiratzen,
Nire barru osoa dago aldatzen
Baina ezin dut esan azken agurrik
Azal zuriak egiten du polit
Hurbiltzean ezin izan dut mugitu
Gaueko erreginak koska egin dit
Orain odol beharra dudala dakit
Esnatu, ohartu gabe bizitu
Gaueko semeak bila etorri zaizkit.
Iluntasunera etorri zaitez
Ikaratzea da nire bikote
Kontuz, hurrengoa zarela diote
Aurpegia eman ezazu behingo batez
Gaua da, ilargiarena da argia
Betea da, inoiz baino gehiago
Gauerdirako itxaroten nago
Kolorez aldatzeko nire begia
Kanpaiak, azken irudia, ilargia
Goizean, gorpua biluzik dago
Gaur nago atzo baino ahulago
Hilabetero berdina, ilargia