BURDIN-HITZAK | Page 8

Hainbat gutun zuretzat idatzita ez naiz gai zuri emateko baina abesteko adorea badaukat; zu ikusita, ez dut behar abotsik buruan dauzkat zuretzako olerkiak abesteko. Begiak estalita eta bihotz irekita, horrela idazten dizkizut gutunak, baina berriro ez naiz ausartzen zuri ematen, nire alde on guztiak aldatuko nituzke zure eskua nirearekin batera ikusteko. Bada ordua esnatzeko eta denbora hatzen artean joaten zait, egunak joan ta etorri, nire bihotz barnean konfusioa, bai triste amodio sentimenduak, Zenbat orri abestiekin beteta. Hemen, zu gabe, minutuak dira urteak, zu zinen marinel honen uhartea, baina joaten zarenean itotzen naiz itsaso amaigabean, hau maitasun traketsa, ametsez beteta, bai, baina ametsa da oraindik, Horregatik ez dago lo egotea baino gauza hoberik. Josu Labrador DBH3. maila