majua da, lagun ona. Baesin ere badaukat, berari esker gutun hau
irakurri ahalko duzu. Ez dakit ea zer nolako bizitza daramazun.
Ez dakit jatekorik daukazun. Guri hemen ia ez digute ezer ematen,
gose naiz, baina jadanik ohitu naiz. Rekik gutxi jatearena nik baino
askoz txarrago eramaten du. Pasaden egunean, goseak bultzatuta,
Reki eta biok nagusiaren despentsan sartu ginen. Handik janari pixka
bat hartu eta gure arropa higatuan ezkutatu genuen. Horrela, egun
bat gosea alde batera utzita irautea lortu genuen. Handik irteteko
zorian geundenean, Rekik zaindariaren mahitik orri bat hartu zuen
eta ozen irakurtzen hasi zen.
Pyn te-ko kanpamendua. Esklabu-merkatuan salduko ditugunak:
-Aniram Aiturru
-Itari Anaznem
-Ena-Naraid Narab
-Eriel Oreicab
-Ilip Socra
Ilip Socra. Rekik oihukatu zuen. Garikota bat eman eta eskuarekin
ahoa estali nion. Ez nekien zer demontre gertatzen zitzaion. Banekien
hau gogorra zela, jakitea bat-batean zure izena izango dela gutun
horretan agertuko dena, baina hau ez da gauza berria, ohituta egon
behar izango luke.
Ez zen momentu bat ere geldi egon, nahiz eta nire eskuak ahoa
estalita izan, garrasika jarraitzen zuen. Lasaitu zenean eskua kendu
eta animalia amorratu baten antzera hitz egiten hasi zen.
Irakurritako azken izena bere amarena zela azaldu zidan. Ez zekien
nola errekzionatu. Ama bizirik zegoen eta bazekien non aurkitu, baina
ez denbora luzerako. Ordu erdi bat isil egon ginen. Bat-batean nire
aurrean jarri zen eta begietan distira batekin esan zidan: