BURDIN-HITZAK | Page 35
KRIMEN BIRIBILA
H
ilabete anitz daramate hura prestatzen, antzinako hiri garrantzitsu
batean. Makina bat lagun diraute horretan, nahiz eta hura
hainbesterako ez izan: egurrezko jostailu bat besterik ez da.
Halere, gobernadoreak ahal duen arreta guztia eskaintzen dio eginkizunari.
Arretaz aparte, hiriaren ondasunetatik ateratzen ditu baliabide oro. Merezi
izango duela zin egiten digu langileoi, baina horretarako jo eta ke lan egin
beharko dugula gogorarazi ere egiten digu. Halaber, egurrezko figuratxo
horren tankera ikusgarria iruditzen zaie hiritarrei, eta portzelanazko
ontzietan irudiak marrazteari ekin diote.[...]
Maisulana atzo bukatu genuen, eta gaur bere hartzaileari, dama garrantzitsu
bati, eramaten ari gatzaizkio. Pozik hartuko duelakoan nago, baita ezusteko
galanta hartuko duelakoan ere. Izan ere, damak bere barnean hartzen
duenean, oparitik hamar bat soldadu aterako gara, eta bere babesleak hil
eta ateak ireki ondoren, krimen biribilaren egileak bezala gogoratuko
gaituzte: orduko damarik indartsuena garaituko dugu, horrek nola gertatu
den konturatu ere egin gabe. Gainera, damaren inbaditzaile bakarrak
izango gara historia liburuetan.
Aitzitik, oraingoz zaldi erraldoi honen barruan jarraitzen dugu, eta hori
guztia nire irudimenak badira ere, antzeko zerbait jazoko delako bihozkada
dut.
Inés Baciero
Batxi 2.D