EUSKARAREN ORRIA junio de 2019 | berberana | 19
Euskal Kultura Asteburua (EKA) ospatu
zen maiatzaren 24an, Bastidan
Urtero legez, EKA ospatu da Arabako
Errioxan; aurten Bastida Ikastolaren
txanda izan da.
Zazpi ikastetxeetako ikasleak batu
ziren bertan, bakoitza kolore bateko
kamiseta bereizgarriarekin eta 10:00etan
egunari hasiera eman zioten pregoiaren
bitartez. Pregoia irakurri, denon artean
espresuki egun horretarako sortutako
abestia abestu eta kalejira egin zuten
enparantzatik hasita Ikastolaraino.
Hamaiketakoa hartu zuten hurrena,
ostean zetorren guztiari indarrez
ekiteko! Lehen hezkuntzako maila
guztietako ikasleak batu zirenez Euskal
Kultura Asteburua ospatzeko, adin
tartearen arabera banatu ziren bai
hamaiketakoa jateko eta baita hainbat
jarduera egiteko ere.
11:30ean hasiera eman zieten
tailer zein mota desberdinetako
jolasei. Lehen hezkuntzako 1, 2 eta 3.
mailakoek egindako jolasak honakoak
izan ziren: paraxuta, erreleboak, baloi
errea, harrapaketa + harri-orri-ar… eta
LH4, LH5 eta LH6. mailakoak, ordea,
herri kiroletan, tailerretan (globo
aerostatikoa, lorea…) eta hainbat jolas
ezberdinetan aritu ziren.
Elkarrekin bazkaldu zuten eta txikiek
15:30ean egunari amaiera eman zioten
agur-ekitaldiarekin. Gazteentzako,
ordea, txaranga egon zen 20:00etatik
22:00ak arte Bastidako kaleetan.
Ederto pasa zuten denek eta datorren
urteko zitaren zain geratu ziren irrikaz.
Non izango ote da 2020ko Euskal
Kultura Asteburua? Datorren urtean
jakingo dugu hori! Baina gauza bat
ziurra da, egitarau oparoa izango du eta
ederto pasatzeko aukerarik ez da faltako!
El 24 de mayo se
celebró Euskal
Kultura Asteburua
Este año le ha tocado a Labastida ser
la anfitriona de la fiesta que cada año
se celebra en una localidad.
Se reunieron alumnos y alumnas
de primaria de 7 centros escolares,
cada uno identificado con un color
diferente.
Dieron comienzo al día con una
pregón y una kalejira para continuar,
después del hamaiketako, con
diferentes juegos y talleres. Sobre las
15:30 tras comer todos y todas juntas,
dieron por finalizada la jornada.
¡Lo pasaron genial! Sólo queda
saber dónde se celebrará en 2020.