Berberana Enero 2019 259 LR | Page 15

mantible 30. zenb. 2019urtarrila ikaerrioxa solasean Izen-abizenak: Gorka Beobide Aranguren Jaioterria: Azpeitian, 1977ko abenduaren 8an. Gaztetatik eraikuntza eta saneamendu enpresan lanean aritua, langabezia aprobetxatu zuen bizitzan gustura aritzen zen horretan lanean aritzeko ikasketak osatzeko: Mendi gidaritza. Mendi ertaineko kirol teknikaria, Lautadan eta Laudion Oxigenoa euskarari bezalako egitasmoetan ikasketa amaierako jarduerak osatuta, 2014tik bizi da Logroñon antzeko egitasmoak martxan jartzen Arabako Errioxan. Gaur egun, Mintzalagun eta Gurasolagun egitasmoen koordinatzaile, euskara eta pilota uztartuta umeei pelota irakasten… Aurretik Kalean bizi-bizi proiektuko arduradun, laster Korrikako arduradun… Nola, non jaso zenuen euskara? Noiz hasi zinen euskara maitatzen? Ama hizkuntza dut euskara eta euskaraz bizi naiz. Debekatu eta galarazi izanak euskarari erabileran eragin dion galera ikusteak min egiten dit, eta suspertze lanetan zeregin handia dagoela ikusita aletxoa jarri nahi nuke nagoen lekuan nagoela ere. “Me duele ver las prohibiciones que ha tenido el euskera y las dificultades que se nos imponen, todavía hoy en día, a los/as vascoparlantes, por lo que me gustaría aportar mi granito de arena en ese trabajo de recuperación” Zein egoeratan ikusten duzu euskara Arabako Errioxan? Sekulako lana egin da Arabako Errioxan azken 2-3 hamarkadetan ezagutzari dagokionez, Ttiki-ttaka , Ika, ikastolak eta kultur elkarteei esker, baina baratzean bezala lan nekezaren ostean uzta biltzen jakin behar da, bestela usteldu egiten da, bildu eta probestu behar da, gozatu. Hau da, ikasi duzun hori, dakizun hori erabili: horrela mantenduko da euskara bizirik. Zein dira hutsune nagusiak? Erabilera da hutsune nagusia, lotsagatik, ohitura ezagatik, kontzientzia ezagatik, oso gutxi erabiltzen da euskara. Zer egingo zenuke euskararen egoera hobetzeko? Aldeko diskriminazioaren aldekoa naiz, baina hasteko legea betearaziko nuke: administrazio eta arlo publikoan langileria behartu euskara erabiltzera. Bestalde, euskaraldia bezalako ekimenek horretan lagun dezakete baina ezin da hamaika egunetara mugatu. Zer dira mintzalagun eta gurasolagun bi hitzetan eta zer ekarri diote bertako euskaltzaletasunari? Mintzalagun ekimenean hizkuntza ohiturak aldatzea da xedea, zailtasunak dituzten euskal hiztunek euren jarioa lantzea, erosotasuna bilatzea euskaraz aritzean. Gurasolagunean berdin, familiako hizkuntza ohituretan eragin, euskaraz ongi pasa, gozatu nahi da. “El proyecto Mintzalagun tiene como objetivo que los participantes cojan la costumbre de hablar en euskera entre ellos/as, ayudar a los/as que tienen dificultades a obtener más fluidez, a sentirse cómodos/as al hablar en euskera” Nola ikusten duzu euskararen etorkizuna? Galdu eta gero ohartzen gara galdu dugunaren balioaz. Teknologiei eta beste hizkuntzei eman diegun garrantziak itoko du gure hizkuntza eta orduan falta! “Cuando perdemos algo es cuando nos hacemos conscientes de aquello que hemos perdido. La importancia que estamos dando a la tecnología y a otros idiomas ahogará nuestro idioma y entonces lo echaremos en falta” Jende asko dago oraindik gure inguruan euskaraz jakin nahi lukeela esan baina ez dakiena: denbora falta, zaila da, diru asko da… Zer esango zenieke horiei? Gure oinordekoek egingo dute, uste du heldu askok eta zain geratzen gara. Bide okerra da. “Ya lo hablarán nuestros hijos/as, piensan muchos; pero ha quedado claro que ese camino es erróneo. Tenemos que participar todos/as en este proceso niños/as, jóvenes y mayores. Al Everest también se asciende paso a paso, con pasos pequeños. Démoslos todos/as” Aldatu jokabidea eta eragin, pauso txikiekin egiten da Everesteko igoera ere. Denbora eta diru faltak lana eta dirua esan nahi dutenez, garbi dago administrazioari dagokion hizkuntza politikak norabidea aldatu behar duela. Garrantzia handiagoa eman behar zaio gure altxor preziatuari. Euskarari