mantible
34. zenb.
2020uztaila
ikaerrioxa
solasean
Izena:
Raquel Sáenz de Pipaón
Herria: Viana
Lanbidea: fisioterapeuta
Lanean aritu zara COVID-19ko
gaixoekin. Nolakoa izan da esperientzia?
Nola sentitu zara?
Logroñoko CARPAn egiten dut lan.
Alarma egoera deitu zutenean, gure zerbitzua
eten egin zen, eta ospitalera bidali ninduten
ZIUko gaixoekin; izan ere, konturatu ziren
gaixoek mugimendu teknikak eta arnasketa
teknikak behar zituztela, oso ahul zeudelako;
esaterako, batzuek begiak bakarrik mugitzen
zituzten.
Hasieran urduritasuna sentitu nuen;
joan aurretik banekien ospitalea kaotikoa
zela, eta ez nekien nola moldatuko nintzen,
eta eguna iritsi zenean gogoratzen dut hara
iritsi-eta hainbeste gaixo ikusi nituen eta hain
gaizki zeudenak, non negarrez hasi nintzen.
Beldurra ematen zidan guztiak, baina,
batez ere, birusak, birusa harrapatzeak eta
etxera eramateak; agian komunikabideek
sartu ziguten beldurragatik. Hirugarren
egunean beldurra joan zitzaidan, ikusten
nuelako babes jantziek babesten gintuztela,
eta etxera joaten nintzenean oso zorrotz
eramaten nituen babes neurriak. Baina
orduan ZIUko makinen funtzionamendua ez
nuen ezagutzen, eta asko ikasi behar izan
nuen etxean nire kabuz; horrek ziurtasuna
eman zidan, eta, azkenean, oso eroso
sentitu nintzen lanean; gainera, hango jendea
beti prest egon da laguntzeko eta talde ona
osatu dugu.
Me daba miedo todo, pero sobre
todo el pensar que podía llevarme el
virus a casa; a lo mejor por el miedo
que nos habían metido en los medios
de comunicación; pero luego me di
cuenta de que con la protección que
llevabamos y tomando medidas estrictas
en casa no había problema.
Beste zailtasun bat bertan eraman
beharreko arropa izan da; astronautak bezala
joaten ginen eta 3-4 ordu egoten ginen
gaixo bakoitzarekin mugumenduak egiten;
beraz, izerditan pasatzen genuen egun osoa.
Gero etxera iritsi eta markak izaten genituen
aurpegian, maskara, betaurrekoak...
eramateagatik.
Hala ere, harro sentitzen naiz izugarri
ikasi dudalako eta artatu ditudan gaixoak,
azkenean ZIUtik atera direlako eta etxera
joan direlako; nik ez dut hildakorik izan, baina
nire lankideei gertatu zaie, eta oso gogorra
da. Azken finean, fisioterapeutak ez gaude
horretara ohituta. Orain eskertzen dut han
egon izana.
Me siento orgullosa de haber trabajado
allí, porque he aprendido mucho y
mis pacientes consiguieron salir de la
UCI, tuvieron una buena evolución. Yo
no he tenido ningún fallecido, pero a
compañeras les ha pasado y es muy
duro, al fin y al cabo en fisioterapia no
estamos acostumbradas a esto.
Lan gogor hori euskararen ikasketa
telematikoarekin uztartu behar
izan duzu. Zer moduzkoa izan da
esperientzia?
Niri ondo etorri zait. Azken finean,
ariketak nahi nuen momentuan egin ahal
nituen. Askotan etxera iritsi eta ospitaleko
kontuak ikasi behar nituen, koronabirusa,
arnasketa... baina deskonektatzeko beharra
ere banuen; orduan euskara hartzen nuen.
Gainera, tutoretzak Skype bidez egiteko
aukera izan dut.
Me ha venido bien estudiar euskera
de forma telemática durante el
confinamiento, ya que podía hacer los
ejercicios cuando yo quisiera y me ha
servido para desconectar del trabajo.
Euskarari dagokionez, nolakoa izan da
zure ikasprosezua?
Hiru urterekin Vianako Ikastolan hasi
nintzen ikasten. Garai hartan ez genuen gaur
egungo Ikastola. Leku guztietatik pasatu izan
naiz. Handik Oionera, Oiondik Lapueblara.
Gero unibertsitate ikasketak erdaraz egin
nituen, ez zegoelako euskaraz egiteko
aukerarik. Ondoren Logroñon lanean hasi eta
dena erdaraz.
Ezagutu nuenean nire gaur egungo
mutila, berak euskara dakienez, hasi nintzen
berriro euskara berreskuratzen; harekin
eta familiarekin euskaraz hitz egiten nuen.
Konturatu nintzen euskara banuela buruan,
baina oso ahaztuta. Hori eta etorkizunean
Donostiara bizitzera joatea erabaki genuen
beraz, tituluaren beharra ere ikusi nuen.
Orduan euskaltegira etorri nintzen eta agiriak
abenduan lortu nituen, baina jarraitu nahi izan
dut hobetzeko; nahiz eta tituluak izan, beti
dago zer hobetu.
Zure esperientzia euskaltegian nolakoa
izan da?
Oso ona. Ez bakarrik agiria lortzeagatik;
txikitatik ikasi dut, eta ez dut ahaztu nahi.
Erraztasunez hitz egin nahi dut; ez dut
akatsik egin nahi... Hori euskaltegiak ematen
dizu.
He aprendido euskera desde pequeña
y no quiero olvidarlo, quiero hablar con
facilidad y sin hacer faltas; eso te lo
proporciona el Euskaltegi.
Zer esango zenioke ikasi nahi eta saltoa
eman ez duen bati?
Jendeak esaten du oso zaila dela, baina
aldatu ditzagun rolak; demagun pertsona
batek ez dakiela gaztelania eta euskara
bakarrik dakiela; harentzat gaztelania zaila
izango da. Zaila da ez dakiguna, baina ez
diogu beldurra izan behar. Nork esaten
du euskara zaila dela? Euskara maite ez
duenak, akaso? Horrelako zurrumurruei ez
diegu kasurik egin behar, eta probatzea da
kontua.
Horrez gain, erabiltzea ere garrantzitsua
da, azken finean, hizkuntza bat zailagoa
izango da erabiltzen ez badugu. Bakarrik
paperarekin edo aditzak buruz ikasiz ez
da ikasten hizkuntza: euskaltegitik kanpo
erabiltzea ere beharrezkoa da.
Siempre es difícil algo que no sabemos,
pero no hay que tenerle miedo, la
cuestión es probar sin hacer caso a los
rumores. Además es importante utilizar
el idioma fuera del euskaltegi; un idioma
no se aprende memorizando los verbos.