20 | berberana | octubre de 2018 EUSKARAREN ORRIA
Arabako Errioxako Mintzalaguna
2018/2019 martxan
Mintzalaguna egitasmoak euskaraz
hitz egiteko ohitura dutenak
eta mintzapraktika egin nahi duten
pertsonak biltzen ditu. Bertan
parte hartu daiteke euskara
hobetzeko, hizkuntza gehiagotan
erabiltzeko, euskaraz bizitzeko,
normalizazioaren alde egiteko, ingurune
euskalduna sortu, indartu
eta zabaltzeko besteak beste.
Astean behin elkartu ohi dira
mintzalagun taldeak, ordu betez,
talde txikitan. Paseoan, kafetegian,
parkean… Euskaraz
hitz egiteko ohitura dutenak eta
mintzapraktika egin nahi dutenak
elkartuta eta gainerako mintzataldeekin
koordinatuta. Maiztasun
jakin batekin egiten diren topaketez
gain, Arabako Errioxako
mintzalagunak aukera ematen du
ekintza osagarriak egiteko. Parte
hartzeko baldintza bakarra euskaraz
komunikatzeko gutxieneko
maila edukitzea da.
Bertan parte hartzeko interesa
duten herritarrek, Urriaren
31a baino lehen egin beharko dute
izena ematea Oyón-Oionen (IKA
Errioxa euskaltegia, San Bizente
Ikastola), Lapuebla de Labarcan
(Assa Ikastola), Lantziegon
(Lantziego Ikastola), Guardia
(IKA Errioxa euskaltegia), Bastidan
(Bastida Ikastola) eta Vianan
(Erentzun Ikastola) edo zuzenean
esteka honen bitartez: https://labur.eus/ArabakoErrioxa.
Aurten iazko bideari jarraiki,
Gurasolaguna ekimena izango
da ere aukeran. Honakoa gurasoei
zuzenduta dago bereziki eta haurrak
eskolaz kanpoko ekintzetan
edota eskolan dauden bitartean
elkartzen diren taldeak dira. Izena
emateko aipatutako bideak erabili
beharko dira ere.
Informazio gehiago behar
izatekotan edota zalantzak argitzeko,
herritarrak harremanetan
jar daitezke honako helbideetan;
[email protected], [email protected]
edo [email protected].
Mintzalagun de Rioja Alavesa 2018/2019
¡Vuelve Mintzalagun! Una
opción muy interesante para
mejorar y practicar el euskera.
Se trata de hablar en euskera en
un formato reducido, una vez
por semana y con actividades
adicionales. Si conoces a
alguien que le pueda interesar
este proyecto, hazle llegar
esta información. El plazo
de inscripción estará abierto
hasta el 31 de octubre. Y este
año también un mintzalagun
específico para padres y
madres, Gurasolagun.