20 | berberana | julio de 2018 EUSKARAREN ORRIA
Arabako Errioxako
mintzalagunei saria
Euskal Herriko mintzalagunak
elkartzeko festa, Mintza Eguna,
egin zen Hondarribian ekainaren
2an. Euskaltzaleen Topaguneak
sustatzen du urtero festa egun hau
eta aurtengoan, Hondarribiko Blaga
elkarteari egokitu zitzaion antolaketa.
Arabar Errioxan zazpi Mintzalagun
talde daude eta Gurasolagunen
beste lau. Mintzalagun egitasmoaren
baitan, talde bakoitza
astero elkartzen da euskaraz hitz
egiteko. Gurasolagun taldeak berriz,
haurrak eskolan edo eskolaz kanpoko
ekintzetan utzi eta tarte batez
euskaraz aritzeko elkartzen diren
gurasoek osatzen dituzte. Hain zuzen
ere, azken hauek ohiko mintza
saioez gain, familian euskaraz egiteko
ekintza osagarriak ere burutzen
dituzte.
Gauzak horrela, egitasmoari aitortza
eta bultzada eman asmoz,
Euskal Herriko mintza baztordeak
saria eman zien egun honetan Arabar
Errioxako mintzalagunei. Alain
Callejok Ziekoko mintzalagun taldeko
kideak jaso zuen saria guztien
izenean eta gure eskualdean euskara
hauspotzen jarraitzeko asmoa
azaldu zien bertaratutakoei.
Sariaz harago, festa egun polita
bizi ahal izan zuten gure mintzalagunek
Gipuzkoako kostako paraje
horretan. Urtero txandaka herri batek
hartzen duenez Mintza Eguna
antolatzeko ardura, Alainek berak
Gorka Beobide, egitasmoko koordintzailearekin
irratian egindako
elkarrizketan, aitortu zuen egunen
batean Arabako Errioxara ekarri
nahiko luketela. “Arabako Errioxan
egiten dugun lana erakusteaz gain,
gure zonalde hau beste euskaltzaleei
erakustea pozgarria izango litza teke.
Arabar
Errioxan zazpi
Mintzalagun
talde daude eta
Gurasolagunen
beste lau.
Uste dugu gainera egitasmoa gurean
ezagutzera eman eta indartzeko
modu bat izan daitekeela”.
Gurasolagunen eskala ikastaroa
Bestalde, ikasturteari da bukaera
biribila emateko, Lantziegoko Gurasolagun
taldeak eskalada ikastaroa
egin zuen. Handiek eta txikiek
ederki pasa zuten kirol honetan
trebatzen.
Irailean berriz martxan izango
dira Mintzalaguna eta Gurasolaguna
ekimenak. Horrela izanda, mingaina
dantzan jarri nahi duten herritarrek
aukera izango dute ikasturte berriaren
hasierarekin batera, euskaraz mintzatzeko
taldeetan izena emateko.
Euskaraldiak aurrera darrai
Azaroan gauzatuko da 11 egun euskaraz
aritzeko helburua duen Euskaraldia
ekimena Euskal Herria osoan eta
ekainaren 2an Bastidan egin zen honen
herri- aurkezpena. Bertako bizilagun
talde batek eragile lanak egiteko
lehenengo urratsak ere eman zituen.
Dagoeneko esan daiteke, saretuta dagoela
Arabako Errioxako eragile taldea.
Horretaz gain, eskualdean sustatzaile
lanak egingo dituzten kideek formazio
saioa izan zuten ekainaren 22an
Topaguneko lagunen esku eta bertan
jasotakoaren arabera, gogotsu dira gurean
ahalik eta Ahobizi eta Belarriprest
gehienen atxikipena eskuratzen hasteko.
Ekimenaren inguruko informazioa
zabaldu eta herritarren artean parte
hartzea sustatzeko helburuarekin, dagoeneko
martxan jarri da errioxa.euskaraldia.eus
webgunea. Sartu eta ezagutu
zer den Euskaraldia!