Berberana 254 Julio 2018 LR | Page 15

mantible Arabako Errioxako IKA Euskaltegia solasean 28. zenb. 2018uztaila ikaerrioxa Estaremos más cerca de la normalización si conseguimos que el euskera se extienda a otros ámbitos de la vida cotidiana. Haizea Ginea Aginako naiz, Urduñan jaioa eta bertan bizi izan naiz ia bizitza osoan. Unibertsitate ikasketak Iruñean egin nituen eta garai hartan Nafarroako hiriburuan bizi izan nintzen; baina ikasketak amaitutakoan Urduñara itzuli nintzen berriz, eta gaur arte.Azken urteetan Euskara eta Kultura Teknikari lanetan ari naiz Administrazio Publikoan. Euskara noiz ikasi zenuen? Nola? Eskolan ikasi nuen euskara, D ereduan. Nahiz eta gurasoek euskaraz ez jakin, garrantzi handia eman zioten guk euskaraz ikasi ahal izateari. Ni txikia nintzenean Urduñan ez zegoen D eredua zuen Eskola Publiko eta laikorik eta, hura zela eta, hainbat haur Amurrioko Ikastolako haurreskolara joan ginen gure lehenbiziko urteetan. Handik gutxira, gure gurasoen borroka eta grinaren ondorioz, eskola ireki zen Urduñan. Bestalde, izeba-osabekin euskara egiten genuen beraz, familiak ere garrantzia handia izan zuen prozesu horretan; izan ere, oso garrantzitsua da eskolatik kanpo ere euskaraz egiteko aukera izatea. Izebarekin plan mordoa egiten genuen eta horiekin lotu izan dut beti euskara; oso oroitzapen politak ditut. El euskera puede abrir muchas puertas, y no solo hablo del ámbito del trabajo, sino del ámbito personal y sentimental. Creo que es una manera de entender muchas cosas. Nola hasi zinen maitatzen? Betidanik maitatu izan dut euskara, eta euskarazko harremanak beti izan dira gainerakoak baino bereziagoak. Hala ere, nerabezaroan lagunartean erabiltzeari utzi genion. Gaztaroan kontzientzia hartu, euskararen erabilerari garrantzia eman eta harreman berriak egiten hasi nintzen. Horiekin euskaraz egiten nuen, betiko kuadrillarekin zailagoa zen hizkuntzaohiturak hartuak genituelako; nahiz eta bi-hiru pertsonako elkarrizketetan euskaraz aritu (batzuek euskararekin identifikatzen gintuzten eta), talde handian zailagoa zen. Pixkanaka, denok hasi ginen ohiturak aldatzen, eta gaur egun euskaraz hitz egiten dugu gure artean. UPNAn ikasi nuenean oso irakasgai gutxi genituen euskaraz eta ikasle mugimenduan euskal ereduaren alde aritu ginen. Euskara ikastea garestia da, lan handia, zaila... ziur askotan entzungo zenituela: zer esango zenioke euskaraz ez dakien bati? Borondate kontua dela uste dut. Beste zenbait gauza bezain erraza edo zaila izan daiteke. Nire iritzia: merezi du! Gastu ekonomikoa badu, baina diru-laguntzak ere El conocimiento del euskera avanza con los años, sin embargo hay mucho trabajo por hacer. Cada vez hay más alumnos en modelo D y el euskaltegi está haciendo un gran trabajo en la enseñanza de adultos. Hay que propiciar y fomentar las oportunidades para hablar en euskera. badaude hori errazteko. Aldiz, asebetetze maila oso handia da. Euskarak ate asko ireki ditzake eta ez naiz lan eremuan ireki ditzakeen ateez ari soilik, maila pertsonalean eta sentimentalean irekitzen dituen aukerez baizik. Gauzak beste era batera ulertzeko modua ere bada euskara. Nola ikusten duzu Arabako Errioxako euskararen egoera oro har? Arabako Errioxan euskararen ezagutza maila goraka doa urteekin. Hala ere, lan handia dago oraindik egiteke, batez ere, erabilerari dagokionean. D eredua haur eta gazte euskaldunak ari da sortzen aspaldidanik; IKA euskaltegia helduen euskalduntzean lan handia egiten ari da, eta, gaur egun, euskara ulertzen duen biztanleriaren portzentaia handia da. Erabiltzeko aukerak indartu egin behar dira euskaraz bizitzea gauzagarria izan dadin, epe ertainera errealitate izan ahal izateko. Lehentasuna erabileran dagoela uste dut, eta, horretarako, bideak ere ari dira irekitzen Arabako Errioxan: “Kalean Bizi-Bizi” hor dago, hau da, eskolaz kanpoko ekintzak, kirol eta aisialdi eskaintza euskalduntzeko programa (Kuadrillako Euskara Zerbitzutik sortua); aspaldi da martxan Mintzalagun egitasmoa; iaztik gurasolagun taldeak ere abian dira eta Euskaraldiak lotsak etxean utzi, gure euskara maila oztopo izan gabe mingainak astindu eta hizkuntza ohiturak eraldatzeko aukera paregabea eskainiko digu. Merkataritza eta ostalaritza ere oso esparru garrantzitsuak iruditzen zaizkit turismoak horrenbesterako indarra duen eremuan; estrategikoa iruditzen zait Arabako Errioxako Kuadrillak martxan jarritako dinamikarekin jarraitzea arlo honetan ere. Normalizaziotik hurbilago egongo gara zenbat eta eremu gehiagotara hedatu euskararen ezagutza eta erabilera; euskaraz bizitzeko aukera hurbilago izango dugu egunerokotasunean erabiltzeko aukerak handitzen baditugu. Administrazioan ere lan handia dago egiteke. Administratuei nahi duten hizkuntza ofizialean artatuak izateko aukera eman beharko litzaieke, eta, horretarako, langileei baliabideak eskaini behar zaizkie euskararen ezagutza maila handitzeko eta gero eta gehiago erabili ahal izateko. Pixkanaka egiten ari den lana da, baina helmuga urrun samar dugu oraindik ere. Bidea egiten jarraitu behar dugu hortaz. Arabako Errioxako euskaltzaleak zoriondu nahiko nituzke egiten duten/ duzuen lan guztiagatik; besteren artean Korrika, Araba Euskaraz edo Euskaraldia bezalako egitasmoak antolatzeaz gain, egunerokoan ere Arabako Errioxan euskaraz bizi ahal izateko egiten duten/ duzuen lanagatik, hain zuzen ere. Bejondeizuela!