Berberana 251 Abril 2018 LR | Page 19

EUSKARAREN ORRIA abril de 2018 | berberana | 19 Elkarrizketa Txandrio Bertso Eskolako kideei Orlando Arreitunandia, Iker Olabarrieta eta Unai Bengoetxeari elkarrizketa egin diegu. Txandrioko Bertso eskolaren ibilbidea pixkat aztertu eta 2018ko Arabako Bertso Kuadrillen arteko txapelketaz aritu gara, baita etorkizunaz ere. Noiz eta nola sortu zen Txandrio bertso eskola? O: Aurretik bertso eskola izana zen Oionen baina Txandrio bezala 2009ko azaroan hasi ginen biltzen 2010eko kuadrila artekoan parte hartzeko. I: Ni ere sasoi beretsuan hasi nintzen, baina bertso idatzien taldean parte hartu nuen Kuadrilla arteko hartan. Ordutik zer aldatu da? O: Gazteagoak ginen eta garai hartan Edurne Azkarate, Endika Sarabia eta hirurok osatzen genuen bat-bateko taldea. I: Unai eta biok bat-batera egin genuen salto 2011ean, harrezkero, Orlandorekin batera Arabako Errioxan hainbat saiotan ibili gara kantuan, Kuadrilla arteko txapelketan eta baita Arabako bertsolari txapelketan ere. U: Aldaketa nabariak izan dira dudarik gabe. Urte hauetan euskerak errioxan izan duena... ikaragarria. Eta zerk jarraitzen du berdin? O: Lan taldean orduan gaur bezala Arantxa dugu sustatzaile, Alazne gai emaile, Mikel epaile eta Ibai, Julen, Susana, Amagoia eta abar laguntzaile. I: Antzeko martxan gabiltza, astiro-astiro, aurrera egiten. Tartean hainbat irakasle izan dira gu laguntzen: Iñigo Izagirre, Julen Zulaika, Iñaki Viñaspre, Uxue Diaz de Cerio... gaur egun gure kontura gabiltza bertso “eskoban”. Zein da bertsolaritzaren egoera Arabako Errioxan? O: Bizirik dago baina arnasa berritzeko premian. Badago taldetxo bat burua ateratzeko gogoz eta horrek esperantzarako ateak zabaltzen dizkigu. I: Bertsozale elkartea eskualdeko ikastoletan aspaldi dabil hezkuntza formalean lanean eta horren ondorioz gaztetxoen artean nolabaiteko interesa dago, azpimarratzekoa da azken urteotan Oihane Pereak egindako lana, gaztetxo taldeak sortzen eta etorkizuneko lana egiten, txapo!! Bertsolaritzak euskararen egoerarengan eragina duela uste duzue? Eta alderantziz? O: Bertsoaren aitzakian jendea mugitzen ari da. Entzule berriak ditugu eta zaharrek ez dute alde egin, horrek esan nahi du euskarari tarte bat ematen diogula kalean eta tarte hortan behintzat euskara da harremanetarako bide. I: Euskara gune akademikotik (euskaltegia, ikastolak...) plazara eta kalera salto egiteko zubia da bertsogintza, hala uste dugu behintzat. Euskaraz bizitzeko gunea, unea. Eta aisian ere gure hizkuntzaz gozatzeko aukera eta arnasgune baliagarria da. U: Euskararik gabe bertsorik ez genuke izango. Hizkuntak laguntzen baitio bertsoari bere barnean eta alderantziz. 2018ko Arabako Bertso Kuadrillen arteko txapelketan parte hartu duzue; baita finalera iritsi ere. Zer suposatu du zuentzat? Nola bizi izan duzue hori guztia? O: Poz itzela, sorpresaz ere hartu dugu azken sailkatzea eta egoerak laino baten egotera eraman gaitu, baina oinak lurrean lehiakor baina ondo pasatu eta pasa arazteko asmoarekin egin diegu aurre kanporaketa guztiei. Azken eguna pozez lehertzeko eguna izan zen, bertso familia osoa bildu ginen Gasteizen eta hori handia da. I: Gogo ikaragarria “hitzen kirol nazionalean” aurrera egiteko. Arabar Errioxak bere txokoa duela aldarrikatzeko balio izan du. Arabako bertsogintzan, bagarela zeozer bertso kontuetan. Espero ez genuena lortu dugu, gustura ibili gara eta gure maila erakustea. Finalean kantatzea saria izan da, maila handiko bertsokideekin bertsotan aritzea, ohore handia. U: Finalean helburua ondo pasatu eta pondo pasaraztea zen...eta lortu genuen!!! Oso gustora geratu ginen egindako lanarekin!! Txapelketa historikoa izan da Arabako Errioxarentzat nahiz eta komunikabideek sona gehiegirik ez eman. Gu oso arro gaude Arabako Errioxa Arabako finalean ordezkatu izanaz, benetan handia izan da!! Aurrera begira zer? O: Txandriok bere hortan jarraitzen du bertsolaritza Errioxan hedatu dadin kimu berrien esperoan. Ateak zabalik ditugu nahi duenarentzat, gazte zein heldu, eta gure mailan Errioxaren berri ematen jarraituko dugu plazaz plaza. I: Lehenik eta behin momentu gozo hau disfrutatzen segi, ondoren, hainbat lan daude egiteko eta horiei heldu behar. Azkenik, Errioxako bertsogintza egonkortzeko asmoari gogotsu heldu eta hurrengo kuadrilla artekoan, niri dagokidanez, ez kantatzea da helburua; jende berria izango delako prest bertan aritzeko (kar, kar, kar...). U: Txapelketak aukera eman digu bertso sortako taldea ateratzeko gaztetxoekin. Oso aberatsgarria izan da denontzat. Gure helburua erreleboa izatea da. Gu hirurok jada 40 ingurun gabiltza eta (kar kar kar). Bukatzeko… bertso batekin agurtuko gaituzue? Pausurik pausu, punturik puntu gorpuzten hainbat helburu. Aurten Kuadrilla arteko lehian zenbat irri ta apuru final handira iritsi eta onenekin buruz-buru Errioxaren izena behintzat entzungo zuten seguru. Nahiz ta txapelik ez dugun jantzi zoriona jantzi dugu (bis) KUADRILLAK AURKEZTEN DIZU AMETSETAN EN TOL SARMIENTO Apirilak 20, ostirala 19,30 ean Oiongo Zineman Languntzailea: Oiongo Udala