Mintzodromoa
Matrikula zaitez
euskaraz
Gauza jakina da euskarazko D ereduan
ikastearen abantailak handiak direla. Haste-
ko, titulu ofizialak lor daitezke, B1 erdi
mailako zikloa eginda eta B2 goi mailakoa
eginda. Lana aurkitzeko aukerak ere
gehitzen ditu, administrazioan lan egiteko ia
ezinbestekoa da euskaraz jakitea eta sektore
pribatuan hainbat enpresa ditugu euskara
planak dituztenak, hala nola: Eibarko
IK4-Tekniker, Urkotronik, El Corte Inglés… eta
inguruko Soraluce, Danobat, Ideko, Enkoa,
Guascor, GNK, Elay... Guztiak enpresa
bikainak eta kontratatzerakoan euskara
aintzat hartzen dutenak.
Era berean, kalitatea ere kontuan hartzeko
faktorea da eta harro esan genezake D
ereduan kalitate hori bermatua dagoela.
Nahiz eta, duela urte batzuk euskarazko
dokumentuak aurkitzeko zailtasunak izan,
egun, batez ere Laneki-ri esker, arlo guztiei
buruzko informazio eguneratua daukagu
euskaraz. Azkenik, aipatu beharra dago,
pertsona elebidunak hirugarren hizkuntza
bat ikasteko erraztasun gehiago dituztela
psikologo eta hizkuntzalarien arabera.
Hortaz,
Shakespeare-ren
hizkuntzara
gerturatzea errazagoa izango zaie elebidu-
nak diren horiei.
Horregatik, zaila egiten da ulertzea Lanbide
Heziketan euskaraz ikasten duten ikasle
gehiago ez egotea. DBH eta Batxilergoetan D
eredua nagusi den bitartean, Lanbide
Heziketan ikasle erdiak baino gehiago A
ereduan matrikulatzen dira. Ald aketa horren
zergatiak jakin eta euskaraz ikasten jarrait-
zera animatzeko asmoz UNI Eibar, Etakitto
eta Eibarko Udalarekin bildu ginen eta hor
sortu zen mintzodromoa egitearen ideia.
Hortaz, maiatzean, galdu ezin duzuen zita
dugu Untzaga plazan, hilaren 9an. Mintzo-
dromoak Kepa Altubek, Lanekiko arduradu-
nak, koordinatuko du eta espero dugu
guztion artean ideia pila bat biltzea euskaraz
ikasten jarraitzeko.t
21