ARMERIXIA armerixiaNº2 | Page 20

Bai Euskarari! Armeria Eskolan euskarari bai Urteak dira Armeria Eskolan euskara planak lantzen ari garela, 2006-2007 ikasturtean Ulibarri programan sartu eta lehen aldiz lau urteko proiektua egin genuen. Ordutik hona urtero garatu izan ditugu euskara planak ikastetxean eta fruituak nabariak dira. Egun, irakasle guztiok euskaldunak gara eta klaustroak zein bilerak euskaraz egiten ditugu, paisaia linguistikoa euskalduna edo elebiduna da eta beste erakundeekin euskaraz edo bi hizkuntzak erabiliz komunikatzen gara. Badugu, ordea, zer hobetua ere: D eredua indartu behar dugu eta euskararen erabile- ra zabaldu, gehienbat ikasleen artean. Helburu horiek lortzeko bidelagun berria egin dugu ikasturte honetan, Bai Euskarari Elkartea. Euren laguntzarekin ikastetxearen diagnosia egin, eta ondoren, helburu konkretuak ezarri ditugu, hala nola: segurtasun errotuluak eta kafe zein janari makinen errotulazioa euskaratzea, aurrekontuak eta fakturak euskaraz egitea, informatika aplikazioak (ofimatika, sistema eragileak, internet...) euskaraz lehenestea, eta azkenik, ikastetxe barneko sare informatikoa euskaratzea. Laguntza moduan, Bai Euskarari Elkarteak bere webgunean dituen dokumentu eta adibide guztiak eskuragarri utzi dizkigu. Era berean, eurekin batera euskara plan bat diseinatu dugu: helburuak nola eta noizko lortu behar ditugun zehaztuz. Azkenik, guzti hori egiaztatzen duen zigilua eman digute, Bai Euskarari Bidean zigilua. Jarrai dezagun hortaz bidean! 20