BISITA
7
Abusu Ikastolan apirilaren 23an (asteartea) Miren Agur Meaberekin egoteko eta Errepidea (2010) liburuari buruz hitz egiteko aukera ezin hobea izan genuen. LH-ko ikasleen ustez, esperientzia ona izan zen eta gure ustez Miren Agur Meaberentzat ere bai, galdera asko erantzuteko aukera izan zuelako. Horregatik, bere bizitzari buruzko datu gehiago ezagutu genituen.
Esate baterako,
-Bere zenbakia 7a dela. ( Urriaren 7an jaio zelako, Euskal probintziak 7 direlako, ipotxak 7 direlako...)
-Bere kolore gustukoena morea dela.
-Bere janari gustukoena egunaren arabera izaten dela. (Baina batez ere, pizza eta langostinoak plantxan direla)
-Euria asko gustatzen zaiola, kalean jente gutxi aurkitzeko aukera duelako eta hausnartzeko aukera ematen diolako.
-Ume txikiak gustatzen zaizkiola.
-Bere toki gustukoena hondartza dela, batez ere udazkenean.
- Azken liburua; kristalezko begi bat .
Mila esker Miren Agur Meabe Abusu Ikastola bisitatu izanagatik!