MIREN AGUR MEABE
Jon Alluntiz, Ane Agirrezabala
Iker Baskaran, Bika Akarregi
6
Abusu Ikastolan apirilaren 23an (asteartea) Miren Agur Meaberekin egoteko eta Errepidea (2010) liburuari buruz hitz egiteko aukera ezin hobea izan genuen
Miren Agur Meabe(Lekeitio, 1962). Magisteritza (giza zientziak espezialitatea) ikasketak burutu zituen eta Euskal Filologiako ikasketak ere egin zituen. Irakaskuntzan, liburuak sortzen eta itzultzen urte asko pasatu ondoren, euskal idazle ezaguna bilakatu da azken urteotan.
Bere liburu batzuk hauek dira, besteak beste: "Azalaren kodea" (2000), "Mila Magnolia-Lore"(2011), "Izar Bat Zopan"(2008) edo "Urtebete Itsasargian" (2006)
Miren Agur Meaberen ustez,poetak errealitateari begiratzen diote,xehetasun txikiak barneratuz. Berak, idaztean, autentizitatea, edertasuna eta intentsitatea bilatu nahi ditu.
Bere bizitzan zehar, lehen esan bezala, zenbait liburu idatzi ditu eta sariak jaso ere.1990.urtean “Oi,hondarrezko emakaitz-i” (1990) esker, adibidez. Liburu honengatik Lasarte-Oriako udaletxeak ere sari bat eman zion 1991.urtean. 7 urte geroago (1997an) ,”Ohar orokorrak” poemen bilduma Imajina Ezazu Euskadi lehiaketan saritua izan zen. Sari horiez gain, Espainiako Kritika Saria Azalaren kodea (2000) liburuagatik, Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria, 2002an Itsaslabarreko etxea lanagatik eta 2011n Errepidea(2010) lanagatik... lortu ditu.