FUTBOLTXO JAIA
Eder Lekerika
Asier Rodriguez
13
Futboltxo jaia ospatu zen ekainaren 1ean, alebinek irabazitako txapelketa ospatzeko asmoz.
Egun honetan, ekintza ezberdinak antolatu zituzten. Esate baterako, futboltxo jaian partidu batzuk egon ziren. Alebinak benjaminen kontra eta aitak umeen kontra.
Gero, gurasoek janaria prestatu zuten, guraso bakoitzak janari bat egin behar izan zuen. Aurtengo ligako txapeldunak alebinak izan direnez, entrenatzaileari opari batzuk eman zizkioten jokalariek; Spa batera joateko aukera eta abusuko kamiseta jokalari guztien sinadurarekin.
Beraz, egun zoragarria pasatzeko aukera izan zuten bertaratutako guztiek.
Ikastolako jai egunean trofeoak eta sariak banatu ziren.