PILI ETA MARIBEN
12
Xabier Akarregi
Aratz Aspiazu
Iker Ibaibarriaga
Pilar Agierdi “Pili”, Zeberion jaio zen 1951an. Hainbat urte lan egin du ikastolako sukaldean.
Mariben Txorroka , Lekeition jaio zen 1952an. Berak ere, urteak eman ditu ikastola garbitzen.
Orain atsedena mementua heldu zaie.
Kazeta: Kaixo Pili,Zenbat urte egon zara ikastolan lan egiten?
Pili: Hogeita hamar.
Kazeta: Ikastolan lan egiteaz gain, beste lanen bat izan duzu?
Pili: Bai, estetizista izan naiz.
Kazeta: Zergaitik erabaki zenuen sukaldari lana uztea?
Pili: Bada, adinagaitik. Urte batzuk ditut
Kazeta: Nola laburtu dezakezu bizi izan dituzun urteak Abusu ikastolan?
Pili: Batzuk oso gogorrak izan dira, baina guztiak batera esan dezaket oso ondo pasatu dudala. Oso pozik egon naiz.
Kazeta: Orain, zer egiten duzu zure denbora librean?
Pili: Orain baserrian nago hemen Zeberion eta beti daukat zerbait egiteko. Lorekaz, lorategi txiki bat daukat, soroa ere daukat eta zaindu behar dut. Txakurrarekin paseatzera joaten naiz.
Kazeta: Faltan botatzen duzu lan egitea?
Pili: Ba, egia esan bai, nostalgia apur bat badaukat. Oso ondo bizi naiz horrela. Hala eta guztiz ere askotan gogoratzen dut
Kazetaria: Kaixo Mariben.Zenbat urte eman dituzu Abusun lan egiten?
Mariben: Hamahiru urte.
Kazetaria: Zergaitik erabaki zenuen lana uztea?
Mariben: Ba adinagaitik. Eta oso nekatuta nengoelako.
Kazetaria: Asko garbitu behar zenuen?
Mariben: Pila bat, je, je. Asko, asko bai.
Kazetaria: Ikastolan lan egiteaz gain, beste lanen bat izan duzu?
Mariben: Ez, ez, ez. Ikastolako lana eta etxean. Etxean ere asko lan egin dut.
Kazetaria: Zer egiten duzu zure aisialdian?
Mariben: Deskantsatu apur bat, etxeko lanak egin... Ibiltzera joaten naiz.Lagunekin egotea gustatzen zait.