Kirolaren garrantzia egungo bizimoduan
E
guraldi onaren etorrerarekin neguko
arropa astunak armairuan gorde, eta
larruazalak urteko lehen eguzki izpiak
jasotzen ditu. Honekin batera kirola
egiteko irrika edo gogoa izaten dugu
gehienok. Bainujantzietan sartu beharrak
gimnasiora jende gehiago erakartzen duen
aztertu nahi izan dugu aste honetako
erreportajean, baina ikusiak ikusita, badirudi
estetikaren boom-a atzean geratzen ari dela.
Orain beste arrazoi batzuk dira jendea
gimnasiora edo aerobika egitera bultzatzen
dituena. Badirudi, itxuraren esklabutza gainditu
dugula eta kirolaren benetako onurak aurkitu
ditugula.
KIROLA EGITEKO GOMENDIOAK
K
irola egitea osasungarria dela, ez
dago zalantzarik, baina gaizki eginez
gero, alderantzizko efektua izan
dezakeela gauza jakina da. Hori dela
eta zenbait gomendio bildu ditugu kirola behar
bezala egiteko eta mito faltsu batzuk
baztertzeko:
»
Kirola
egiten
hasi
aurretik
artikulazioak
eta
sistema
kardiobaskularra behar bezala berotu
behar dira (gutxienez 10 minutu).
Ondoren, 40-45 minutuz egin behar
dira ariketak. Azkenik, errekuperazioan
estiramenduak egin.
» Astean 2-3 egunetan komeni da kirola
egitea, jarraipena mantendu behar da.
Ez du balio egun batean esfortzu
handiak egiteak beste 15 egunetan ezer
ere ez egiteak. Progresio bat mantendu
behar da. Gorputzak agintzen diguna
irakurtzen jakin, atsedena hartu behar
denean adibidez.
» Gure gorputzaren egoera fisikoa eta
bere mugak ezagutzea ezinbestekoa da.
Medikua bisitatzea ez legoke gaizki
edozein zalantzaren aurrean. Bestalde,
pulsometro bat laguntza handia izan
daiteke.
Gehienezko
pultsazioak
ateratzeko formula erraza da (220-
norberaren adina).
» Gure helburua pisua bajatzea baldin
bada aparatu kardiobaskularra landu
behar da. Bizikletan ibiltzea, korrika
edo oinez eta igeriketa dira kirolik
gomendagarrienak.
Baina
pisua
galtzeko 30 minutu baino gehiagoko
saioak egin behar dira erdi mailako
intentsitatea mantenduz.
» ELIKADURA: %60 karbohidratoak,
%25 proteinak, %15 grasak. Hauek
dira dieta egoki baten portzentaiak.
Sasoi honetan, gainera, barazkiek eta
egoskariek (legunbreek) garrantzi
berezia dute. Hestebeteak eta frijitutako
janariak, berriz, baztertzea komeni da.
» HIDRATZAZIOA: oso garrantzitsua,
batez ere uda sasoian. Urak izugarrizko
garrantzia du organismoan, %90-a ura
baikara. Ariketa fisikoekin gorputza
berotu egiten da eta hozteko daukan
mekanismoa izerdia botatzea da.
Azalaren tenperatura orekatzeko balio
du, lehenago berotzen dena baita azala.
Funtzio horri trabaz jarriz gero: arropa
gehiegi edo transpirazio txarrekoak,
gorputzak behar baino izerdi gehiago
kanporatzen du eta deshidratatzeko
arriskua dago. Ur asko edan, ariketen
aurretik, bitartean eta ondoren, baina
trago txikitan.