Voational Training 1 | Page 49

BERDINTASUNA

Emakumeok hainbat esparrutan sufritzen dugu indarkeria. Esate baterako, lanean izaten da gehienbat jasaten dena.

Lan mundura sartzen garen momentutik dagoen egoera kezkagarria izaten da.

Ordainsariari dagokionez, gizonezkoek baino 7.500 euro gutxiago jasotzen dituzte emakumezkoek urtean eta aldi baterako kontratu eta lanaldi partzial gehienak ere beraiek egin behar izaten dituzte.

Besteen etxeko lanetan ere, emakume gehienak, hamarretik zortzi emakume atzerritarrak dira eta hirutik batek lan kontraturik gabe jarduten du.

Horregatik, GOGORATU, Martxoak 8 emakumeen nazioarteko eguna dela eta, nazio mailako greba feminista egingo dela emakumeen eskubideak defendatzeko asmoz, enplegua, ikasle mugimendua, zaintza eta kontsumoa barnean hartuko dituena, EMAKUMEOK PLANTO*! lelopean.

Martxoan egiten den Lilatoi lasterketa ere aipatzekoa da, emakume eta gizonezkoen berdintasuna aldarrikatzeko ere izaten baita.

Aurten martxoaren 4ean izango da, emakume guztioi protagonista izateko aukera ematen digun lasterketa, hain zuzen ere. Eremu guztietan berdintasuna lortzearen alde, emakumeok anima zaitezte denok korrika egitera!

Olaia Garro

22/02/2018