ADMINISTRAZIO ETA FINANTZAK IKASTEKO ARRAZOIAK
Seguru aski administrazio eta finantzetako zikloa ikasi nahi izaten duten gazteak gutxiengoak izaten direla. Hala ere, guk uste duguna baino lan irteera gehiago izaten ditu.
Enpresek gehien eskatzen duten profila da hau, zikloan zehar trebetasun eta konpetentziak eskuratuz.
Zikloren bat egiteko asmotan bazabiltza balora itzazu hurrengo arrazoi hauek:
Enpleagarritasuna: kontratazio gehien lortzen dituen zikloetako bat da eta sektorerako igoera aurreikusten da.
Ezaguerak: administrazioko esparruan ezaguera espezifikoak bereganatuko dituzu.
Segurtasuna: bereganatutako ezaguerekin edozein enpresetan profesional balioaniztuna bihurtuko zara.
Publiko edo pribatua: esparru profesional honekin lanpostu publiko nahiz pribatu batera joan zaitezke.
Erantzukizuna: ziklo honek lan taldean aritzeko gaitasuna, ordenatua izatea, erantzukizuna izatea eta administrari moduan hezten jarraitzeko asmoa izatea kontuan hartu behar duzu.
Praktikak: bigarren urtean 3 hilabeteko praktikak ala duala egin ditzakezu, ikasi eta lana egin sektore berdinean 12 hilabetez.
Paula Andreea Hrohat
22/02/2018