trasteatzeko Urbi aldizkaria | Page 7

7

Hizkuntzaren Normalizazioarako Programa

2014-URRIA Hil honetako berriak

- Tribual, euskaldunon tribuaren jokoa,

mugikor eta tabletetarako

http://sustatu.eus/codesyntax/1405001271

- Euskara hutsezko komunikabide berri bat

jaio da Basaurin, Hego Uribe osorako:

Geuria hilabetekaria

Albistegi digitala: www.geuria.net

- 18 urtetik beherakoek, nola euskaldundu abizena?

(Gurasoei azaltzeko aproposa, eskolan edo institutuan matrikulatzerakoan)

• Gurasoekin erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz ipini nahi duzula.

• Han emango dizuten eskaera orria zure datuekin bete.

Eraman beharreko agiriak:

• Nortasun agiriaren fotokopia, baita gurasoena ere.

• Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria. Epaitegian eskatzen da.

• Familia osoaren errolda agiria. Udaletxean eskatzen da.