trasteatzeko Trasteatzeko | Página 4

38

Itsasoak ekarri zintuen nigana

uda hartan

ni uretan jolasten nenbilen,

gure begiradak gurutzatu eta,

bat-batean, denbora gelditu zen.

Itsasoak ekarri zintuen nigana

Momentu hartatik, nere bizitza alderrai

gauero zure oroitzapena datorkit eta,

denbora pasa arren

maiteminen suzko itsasoan igerian nago

Itsasoak ekarri zintuen nigana

. Gaur, hiru urte geroago,

ohean nago etzanda

Esnatu eta arraro sentitu naiz

ia ezin dut arnasa hartu.

Itsasoak ekarri zintuen nigana

ezkatak ditut hanken ordez.

Ura behar dut,

Zer gertatzen zait ?

Itsasoak ekarri zintuen nigana

Gorputza altxatu eta hor zeunden,

ez dakit zergatik ezta nola ere

baina hor zeunden nire aurrean.

Itsasoak ekarri zintuen nigana

Horregatik ura,

zu hemen zaude, nere bila etorri zara

hondartza hartara bueltatzeko,

elkar sentitzeko eta

berriz ez aldentzeko