Tokiko bilduma / Colección local San Migel 50 urte / San Miguel 50 años | Page 52

Basauriko euskara Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta, gogoratu nahi dugu, duela 25 urte Jon Arretxe basauriarrak argitaratu zuen lana. Tesi zabalago baten laburpena izan zen. Euskaraz hitz egiten zuten azken pertsonen testigantzak jasota, Basauriko euskara propioaren ideia gorde eta zabaldu nahi izan zuen lan horrek. Elkarrizketatutako gehienak San Migelen bizi ziren, non biztanle euskaldunak zituzten auzo eta baserriak zeuden: Atxikorre, Luzarre, Finaga eta Brisketa ere horren adibide dira. Jon Arretxeren hitzetan: "Atzera begiratzen dudanean, eskerrak! pentsatzen dut. Eskerrak lan hori orduan egin genuen, zeren gaur egun ezin izango baitzen halako ikerketarik burutu. Azken hogei urteotan, elkarrizketatu nituen lekukoak bananbanan zelan hil diren ikusi dut penaz." "Basauriko azken euskaldunetakoak, desdagertuz joan dira urteotan, eta gero eta zailagoa izango da haien gisako euskararik aditzea gure herrian. Bego hemen haien testigantza".