SAYENCO SEPT 13 Sept. 2013 | Page 17

MAPUTXE PELONTUWE-ETXEA Arteetan #1020 igarotzen jarraitzen dute ahotsek oroimenarekin topatzera lurraren lau puntuetatik sorturik Arbasoen laguntzak bultzaturik anaitasunaren bidetik, haizearekin datozen ahotsak dira Kanelondoek sustraiturik boqui oinutsetan lotuta. Bere harresietan atseden hartzen dute hitzek odolaren lugorriarekin ehunduta bere sinpletasunak apaintzen du bilakaera Oinazetutako itzalak baino ez dabiltza noraezean patiotik denboraren oinatzak historiaren lorratzetan biziz. Izaskun Gracia