Presentado el Informe Anual 2016 sobre racismo en el estado español | Page 16

Aurkezpena
1995aren geroztik, Estatu espainoleko SOS Arrazakeriako Elkarteen Federazioak arrazakeria eta xenofobiaren egoera ikertzen du Estatu espainolean eta Europan, beraien tipologia eta zein espazioetan azaltzen diren erakutsiz: atzerritartasun eta asilo politikak, eskuin muturraren hedapena, lanari loturiko diskriminazio egoerak, etxebizitza eta hezkuntzaren ingurukoak, poliziaren gehiegikeriak edo eraso arrazistak. Hauek eta beste gai batzuk ikertzen dira urteko Txosten honetan, hogeita bat garrena dagoeneko.
2015ean gertatutakoa hitz batean laburtu behar bagenu, hitz hori, dudarik gabe, « errefuxiatuak » izango litzateke. Naiz eta gai horri buruz, eta bereziki Europa Batuak egin duen kudeaketa tamalgarriari buruz, dagoeneko guztia esanda dagoela dirudien, Txosten honetan hausnarketa berezi bat eskaintzen dugu, bi egunkariren lehenengo orrien konparaketa eginez. Aldi berean, gai horri loturiko krisi humanitarioak eta bere adar diferenteak, tratamendu propioa dute Txostenean, hala nola adin txikikoen, eskuin muturraren edo emakumeen egoerak.
Nahiz eta errefuxiatuen gaia oso garrantzitsua izan, beste gai batzuk ere ikertu eta jorratzen dira Txostenean, atentzio berezia ipintzen delarik gure informazio eta salaketa bulegoetara( OID siglen bidez adierazten dira gazteleraz) iristen diren diskriminazio kasuetan, estatistika ofizialetan eta ebazpen judizialen azterketan. Esan dezakegu diskriminazioak euren aniztasunean, zati handi batean erdi eskutuan geratzen diren fenomenoak direla, argitara atera beharrekoak salaketa eta sentsibilizazio ekintzen bitartez, instituzioen parte-hartzearekin.
Badirudi, gorroto delitoen urteko txostenen argitaratzearekin, Barne Ministerioa autoatseginezko egoera batean murgildu dela. Naiz eta gorroto delituen inguruko informazioa eta polizia atestatuak gero eta osatuagoak izan, horrek ez du esan nahi Estatu espainola denik Europa Batuko buru, gai horren inguruko eta diskriminazioen datu-prozesamenduan. Urteko Txosten honetan datu guzti horiek aztertzen ditugu, eta gure salaketa eta informazio bulegoetara iritsitakoekin konparatzen ditugu. Horrela, atestatu polizialen jarraipena egitea derrigorrezkoa dela ikusten dugu, ondorio judiziala zein izan den jakiteko. Beharrezkoa ikusten dugu, baita ere, diskriminazio kontzeptuaren esanahia zabaltzea, gorroto delitoaz aratago joanez eta interpretazio zabalago bat ematen saiatuz.
Txosten hau isteko garaian, kezka handiz ikusten dugu talde terrorista yihadista erradikalen atentatuen ondorioak Europan eta munduko beste leku batzuetan. Jakin badakigu islamofobia indartzea dela terrorismo yihadista honen lehenengo ondorioetarikoa. Baina, beste ondorio batzuk ere harduratzen gaituzte, 2015an sumatzen zirenak eta aurten nabarmen sendotu direnak, hala nola errefuxiatuak talde terroristekin lotzearenak. Litekeena da datorren urteko Txostenean gai hau
15