Neurona nerbio-sistema osatzen duen zelula banako morfologiko eta funtzionala da, informazioa prozesatu eta garraiatzeko ahalmena duena. Egitura eta forma oso desberdinak har ditzake, baina guztietan bereiz ditzakegu soma edo gorputza eta luzakinak. Azken hauek bi eratakoak izan daitezke, axoia (normalean luzeena, neurotubulu eta neurozuntzekin) eta dendritak.
Neuronek hiru atal dituzte:
Neurona-gorputza: Atal handiena da, nukleoa eta zitoplasmaren zatirik zabalena ditu.
Dendritak: Neuronaren gorputzetik ateratzen diren adarkadura laburrak dira. Hauen bidez, neuronak elkarri konektatzen dira, eta era horretan informazioa jasotzen dute.
Axoia: Luzakin hauek dendritak baino luzeagoak dira eta adarkadura urrikoak. Informazioa helarazten dute beste neurona batzuetara.
adarkadura laburrak dira. Hauen bidez, neuronak elkarri konektatzen dira, eta era horretan informazioa jasotzen dute.
Axoia: Luzakin hauek dendritak baino luzeagoak dira eta adarkadura urrikoak. Informazioa helarazten dute beste neurona batzuetara
Neurona Motak:
*Errezeptorea:Neurona hau estimulua ematen due ere zentzumen neurona da.
*Elkartze neurona:Hemen beste bi motak elkartzen dira
*Efektorea:Hau erantzuna ematen dut:ere neurona motorra deitu ahal diote.
Zer da nerbio bulkada?
Neuronak bulkada elektriko labur-laburren eran transmititzen dute nerbio-informazioa.
Horretarako, neuronak organismoan ugari diren bi ioi erabiltzen ditu: sodioa (NA+) eta potasioa (K+). Neuronaren mintzeko kanalak ireki edo itxi egiten dira, ioi horiek zelulan sartu edo zelulatik atera daitezen, eta, hala, barrualdeko (negatiboa) eta kanpoaldeko (positiboa) karga elektrikoak aldatzen dira.
N3UR0NAk
By Dr.Mikolas Mamadoulus
6