MEMORIA- ETA TURISMO-LEKUAK MEMORIAREN ERABILERA TURISTIKOAK Nazioarteko II. Mintegia | Page 2

Memoria-lekutzat hartzen den ondare-kategoriak espazio multzo heterogeneo bati aplikatzen dio , normalean materialei , iraganaren esferan mantentzeari uko egiten dion lehenaldiaren oroigarri direnak . Sarritan gertaera traumatikoekin erlazionatuta egoten dira , eta oroimenak aktibatzen dituen mekanismoen bidez orainarekin elkarreragiten duten elementuak dira . Mekanismo horien artean nagusia , agian , lekuaren eta bisitariaren arteko harreman zuzena da . Elkargune horren bidez , gertatzen da iragana oraina bihurtzen dela lekuarekin elkarreragiten duten pertsonen kontzientzian , pertsona horiek gunearen beraren esanahia aktibatzen duten bezala .
Beraz , memoria-lekuetan turismoa egitea lekuen inpaktua indartzeko dinamika bat da . Bisitari gehiago izateak eta horien tipologian aniztasun handiagoa izateak gunearen konplexutasunak areagotzen ditu eta , aldi berean , bere izaera sinboliko berezitik kanpo dauden gaiak planteatzera behartuta dagoen kudeaketa zailtzen du . Nola aurkezten dira leku horiek ? Zer bitartekaritza- eta interpretaziomekanismo behar dira ? Nori zuzendu behar zaio ? Zein hizkuntzatan ? Zein helbururekin ?
Memoria- eta turismo-lekuak Nazioarteko Mintegia , Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak eta Observatorio Europeo de Memorias – EUROM-ek batera antolatzen dute bi urtez behin . Bigarren edizio honen gai nagusia " Memoriaren erabilera turistikoak " da . Urriaren 9an eta 10ean , memoriaren eta turismoaren arteko harremanari buruzko gogoeta egingo da , hitzaldi , mahai eta eztabaiden bidez . Nazioko eta nazioarteko ordezkariek aurkeztuko dituzten ikerketek eta esperientziek gaiari buruzko eztabaida aberastuko dute . Era berean , corpus analitiko gero eta finkatuagoa duen eta susperraldian dagoen arlo bati buruzko ezagutza sendotzen lagunduko dute .