Marzo 2020 Berberana Marzo 2020 272 LR | Page 20

20 | berberana | marzo de 2020 Itxuraz gure mendi lerroaren izen ofizialaren auziaren hautsak baretzen ari diren honetan, badirudi bere magalean gauden euskaldunok zorionekoak izango garela eta Subserra-Sonsierra honen babes elkartzailea sentitzear gaudela etorkizun motzean. Asmo, ilusio, ekimen berri guztiak beti ongietorri!! Asmoak egingarria behar du izan, ordea, egitasmo bihurtzeko. Ilusio hitzak erroan jolasarekin omen du lotura. Eta ekimen guztiek egiten hastearekin dute ekina. Horrek esan nahi du denok ahalegina egiten jarraitu beharko dugula; urteetatik daramatzatenak, etorri berriak, ideia berrien jabeak eta oraindik ere gurera etortzekoak direnekin batera. Aurreko batean trainerua aipatzen nuen, aukera gehiago daude denak txalupa berean joan gabe; bestelako txalupez gain, surfeatu dezakegu, betiere besteekiko errespetuarekin eta olatuak kontuan edukita..!! Baina kontu honen muinan izaera bat dago –edo asko?- , euskararekiko sentipena – horrek bakarra behar luke, bai?-, ahaleginak egiteko prestutasun eskuzaaabaaaalaaa, eta oso “gureak” ziren auzolan eta elkar bezalako “figurak” etorkizuenean ere izaten jarraitzea. Eta azken ideia honek suposatzen du aurrekoen E US KA RA R E N O R R IA (IKASTOLAK, EUSKALTEGIAK eta abar…) aitormen itzela, daudenen baldintzarik gabeko babesa (MINTZALAGUN-GURASOLAGUNA, EUSKARALDIA, BERTSO ESKOLAK, KORRIKA, BEGIRALE EUSKALDUNEN IKASTAROA, GAZTEEN ELKARTEAK eta abar...), eta berrien aurrean, jarrera irekia. Dena eskertzekoa bada ere, ez da nahikoa hiruetako jarrera bakarrarekin; denon zereginak dira: egindakoak aintzat hartu, dabiltzanak finkatu eta etortzekoak direnetan parte hartzea, adibidez: • 0 Entitateetan, ARIGUNEetako EUSKARALDIA • 1 EUSKAL LITERATURAKO IRAKURLE KLUB FEMINISTA • 2 Hizkuntza Gutxituetako HIZTUN GAZTEEN 3. TOPAKETA (Kongresua, Artea eta Kultura, Hizkuntzalaritza eta literatura, 06.Ira - 09.Ira, Oihaneder Euskararen Etxea eta Letren Fakultatea UPV/EHU, Euskara eta Ingelera, Balio akademikoa: 40 ordu (https:// www.uik.eus/eu/higa2020- hizkuntza-gutxituetako- hiztun-gutxituen-hirugarren- topaketa) Ea denon artean gai garen euskaldunon izaera eta jarduera gurean hazten eta bermatzen. Horrek soilik du garrantzia, EUSKARAK eta euskararen gizarteak. !!!Norberarengan dago erronka!! No te pierdas las fotos de nuestras fiestas o actividades, visita el blog de Berberana, ahora en nuestra web Gure jai edo jardueren argazkiak, Berberanaren blogean, gure webgunean arabakoerrioxa.eus