Laudio BHI_ikastetxeetako aldizkaria Jan. 2016 | Page 9

AIARALDEA.EUS // 2016ko URTARRILA · 1º ZBKIA // LAUDIOGUNE 9 tean harreman estua eman behar da mezu berdinak emateko eta umeak ez nahasteko. Zerbait aldatuko zenuke? Gauza asko ez. Agian, dauden asko sakonduko nituzke. Hala ere, irakasleok esperientziarekin asko ikasten dugun arren etengabe formatzea beharrezkoa iruditzen zait. Horretan agian aldaketak egingo nituzke. Zer pasatu zitzaizun burutik irakaslea izateko? Egia esanda, ez dakit. Txikitan ingurukoei laguntzeko prest azaltzen nintzen beti eta eskolan ikasten nuenarekin disfrutatzen nuen. Ziurrenik, izan nituen irakasleak ere onak izan ziren oraindik gogoratzen ditudalako. Agian horiek gogoratu nituen erabakia hartu nuenean. “Irakasleak etengabe formatzea ezinbestekoa da” CRISTINA GONZALEZ (Barakaldo, 1969) Etxaurren Ikastolako irakaslea da. 27 urte eman ditu irakaskuntzan lanean. ERREDAKZIOA I Zer sentitzen duzu zure seme- alabak ez diren umeekin lan egitean? Ezer berezirik ez. Betidanik umeak gustatu zaizkit, edozein adinekoak, eta jendeari gauzak ikasten laguntzea ere bai. Beraz, nire lanbidean bi helburu horiek bateratzea lortzen dut. Zer pentsatzen duzu hezkuntzari buruz? Ba, hezkuntzaz galdetzen didazu- nean heziketa esan nahi duzula uste dut eta hau hitz gutxitan komentatzea oso zaila da. Nire ustez heziketa beharrezkoa da, bizitzako edozein arlotan jendearen arteko harremanak ematen dira eta hauek errespetuz eman behar dira. Hori bakarrik lortzen da kalitatezko heziketa baten bidez. Eskola eta familia barruan landu behar da modu koherente batean, hau da, bien ar- Noizbait pentsatu al duzu beste gauza batean lan egitea? Beno, hori uste dut edozeinek pentsatu duela. Gezurra badirudi ere, gure lana ez da erraza; momentu gogorrak eman daitezke, eta orduan, burutik edozein pentsamendu pasa daiteke. Baina, ondo pentsatuta, uste dut inoiz ez dudala seriotasunez beste lan batean pentsatu, Umeren batek zirikatu edo izorratu zaitu? Zer egiten duzu momentu horretan? Umeak diren neurrian, zirikatzen dute eta askotan haserretzen zaituzte. Baina, azkenean gu hezitzeko gaude, zer dagoen ondo eta txarto irakasteko; eta okertzen direnean, konpobideak topatzen laguntzeko. Hori ahazten badugu, akabo. Zigor-parteren bat idatzi duzu? Lehen Hezkuntzan ez dira parteak betetzen. Baina bai tokatu zait familiei telefonoz edota beste modu batez abisatzea. Gure lanaren barruan dago, nahiz eta batzuetan oso gustukoa ez izan.