SOFIA TARAMONA
HOBETO EZAGUTU NAHI?
Sofiari, urte bat zuela, ama hil zitzaion.
1921ean Sofiaren Lehen Jaunartzea argitaratu zuten Madrileko
ABC egunkarian, familia oso ezaguna baitzen. Jaunartzea 7 urte
zituela egin zuen, Toledoko Barcience herrian. Ospatzeko,
amamak eta aitak herriko ume guztiak gonbidatu zituzten
gosaltzera eta meriendatzera.
Madrilen hil zen Sofia, 1929an, 15 urte zituela, eta hileta
Almudenan izan zen. Gero, Zallako La Herrera hilerrian lurperatu
zuten. Eta ba al dakizu pasadizo berezi bat? 1937an, Gerra
Zibila zela eta, Sabino Arana EAJko sortzailearen gorpua
ezkutatu zuten Sofiaren panteoian, eta han eman zituen 51 urte,
1988an Sukarrietako jatorrizko hilobira bueltatu zuten arte.