SOFIA TARAMONA IKASTETXEA
Agian zure gurasoek Sofia Taramona eskolan ikasi zuten. Edo,
agian, zu zara bertako ikasle. Ba al dakizu nondik datorren
ikastetxearen izena?
1929an (orain dela 90 urte), Madrilen hil zen 15 urteko neska bat,
Maria Sofia Taramona Ortiz de la Riva izenekoa. Haren aitak,
Castilnovoko kondeak, Elexaldeko lur batzuk eman zizkion Udalari,
bertan eraikitzeko eskola bat alabaren izenarekin.
Eta, halaxe, 1936an ikastetxea zabaldu zuten. 83 urte hauetan
zehar, zenbat jendek ikasi ote duen bertan! Galdetu familian, ea
baten bat ezagutzen duten.