Haurrak / Infantil 50 urte txikis | Page 54

MAISTRAK ETA MAISUAK Zer moduz moldatzen zara zure irakasleekin? Gogoratzen duzu nork eman zizun eskola zure lehen urteetan? Basaurin maistra bat egon zen, Felisa de la Peña zuen izena, eta txikienen irakaslea izan zen Hernan Cortesen eskolan. Ikasle guztiek izugarri maite zuten, eta erretiroa hartu zuen egunean festa handi bat egin zioten agur esateko. Hala, 1974ko ekainean, San Migel plazan, Indartsuko zazpi dantza taldek dantzatu zuten, bost neskenak eta bi mutilenak, guztira 57 gazte,neska eta mutiko. Eta opari bat ere egin zioten. Ziur oso zirraragarria izan zela guztiontzat. Castilnovoko plazan, 1952tik 2018ra, Maisu-maistren Etxea izeneko eraikina egon zen, han bizi zirelako San Migeleko eskolara laneraetortzen ziren maisu-maistrak. Gogoratzen duzu? Jada erabiltzen ez zenez, iazbota zuten, eta orain, leku horretan, plaza berria dago.