ELEUTERIO VILLAVERDE
San Migeleko Kultur Etxean VILLAVERDE GELA dago. Areto horretan,
eskola-laguntza ematen dute. Ezagutzen duzu? Badakizu nondik
datorren izena?
Eleuterio Villaverde Gutiérrez oso gizon ezaguna izan zen San Migelen.
Guadalajarako herri batean jaio zen, 1933an, baina, 44 urte zituela,
Hernán Cortés auzunera etorri zen bizitzera, emaztearekin eta seme-
alabekin.
Oso sartuta egon zen auzoaren bizitzan. San Migel Auzo Elkarteko kidea
izan zen hasieratik, eta, 10 urtez, haren presidente ere bai.
Basauriko Alderdi Komunistako burua izan zen, eta, lehenengo
hauteskunde demokratikoetan, Basauriko Udaleko alkateorde (1979).
1996an, Auzo Elkarteak kale bat eskaini zion. Badakizu zein den? San
Migeleko futbol-zelaitik Kultur Etxera doana, Lapatza inguratzen.
5 urte geroago hil zen, 2001ean, 87 urte zituela.