Haurrak / Infantil 50 urte txikis | Page 50

ERNE ! TERMITAK LIBURUTEGIAN ! 1992ko udan, San Migeleko Kultur Etxea zaharberritu eta 2 urtera, termita-izurri batek erasan zuen eraikinaren egitura. Termitak labezomorroen familiako intsektuak dira, inurrien antzekoak eta egurra jaten dutenak. Eskerrak ez zituztela liburuak jan! Eraikina fumigatu behar izan zuten. Produktua oso toxikoa zenez, etxe osoa itxi behar izan zuten. Hori dela eta, liburutegia kalera atera zuten, udan irakurri ahal izateko. Hernán Cortés plazako lonja batean, astelehen, asteazken eta ostiraletan, uztailaren 13tik abuztuaren 31ra arte, kalera ateratzen zituzten liburuak eta aldizkariak. Argazkietan ikusi ahal dugu jendeak gustura asko hartu zuela parte ekintza hartan. Baita txakurraren batek ere!