UDALEKUAK
Udalekuetara joaten zara Basauritik kanpo? Ondo pasatzen duzu?
70eko hamarkadan, orain dela 50 urte, zu bezalako neska-mutilek San
Migeletik irteteko aukera izan zuten, eta 15 egunez primeran pasatu
zuten Arabako Bergonda herrian.
Gasteizeko Gotzaingoaren etxebizitza batera joaten ziren. Nahiko
hondatuta zegoen, eta San Migeleko familia batzuek lagundu zuten
konpontzen. Hala, bi astez egoten ziren han 8 eta 14 urte bitarteko
umeak, begiraleek eta sukaldean (borondatez) aritzen ziren emakume
batzuek lagunduta.
Udalekuetan parte hartu zuten askok gogoratzen dute zein ondo
pasatzen zuten: Sobronera eta inguruetako herrietara joaten ziren,
familiek bisitatzen zituzten, eta, gauetan, «gamusinoak» ehizatzen
zituzten. Ez dakizula zer diren? Galdetu garai hartako ehiztariei…