Haurrak / Infantil 50 urte txikis | Page 46

CINEMA SAN MIGEL Gaur egun, zinera joateko asmoa badaukazu, nora joaten zara? Ziur aski Social Antzokira joango zara edo Bilbora edo inguruko herriren batera. Ba, orain dela 50 urte, San Migelen bertan bazeukaten zinema-aretoa. Gernika kalean zegoen, Kultur etxetik oso gertu eta martxan egon zen 1963 eta 1973 bitartean, 10 urtez, gutxi gorabehera. «Cinema San Migel» zeukan izena. Gogoratzen dutenek kontatzen dute garrantzi handiko zinema izan zela eta jende asko joaten zela Arrigorriagatik eta Basauritik. Bilbon estrenatu ostean San Migel zen pelikulak estrenatzeko bigarren lekua. Asteburuetan, bete-beterik egoten zen aretoa. Igande eta jaiegunetan, 16,30ean ,umeentzako pelikulak ematen zituzten. Bai plan ona!!