"GERRAKO UMEAK"
1936 eta 1939 bitartean gerra zibila egon zen Espainian. Guraso askok
atzerrira bidali zituzten seme-alabak, arriskuetatik babesteko eta gerra
bukatu ondoren etxera onik bueltatzeko. 3 eta 14 urte bitarteko umeak
ziren, eta «Gerrako umeak» deitu zieten. Oso txarto pasatu behar izan
zuten: familia utzita, herri ezezagun batera joan ziren.
Zenbait herritan barreiatu zituzten: Frantzia, Belgika, Erresuma Batua,
Sobietar Batasuna, Suitza, Mexiko eta Danimarka, besteak beste.
Sobietar Batasunera joan zirenei «los niños de Rusia» deitzen zieten.
Herri hartara lau espedizio joan ziren 1937 eta 1938 bitartean. Guztira,
2.895 haur (1.676 mutil eta 1.197 neska).
Batzuk Euskal Herrira bueltatu ziren 1956-1959 bitartean; beste batzuk
Kubara joan ziren 60eko hamarkadan; eta beste batzuk Errusian geratu
ziren betiko.
1956ko irailaren 29an (San Migel arkanjelua), Errusiatik heldu zen
Valentziako portura Crimea itsasontzia. Atzerrira ihes egindako haur
haietako 513 aberriratu zituen. Baina, 20 urtez kanpoan egon ondoren,
behinolako neska-mutilak helduak ziren jada; haietako askok Errusian
jaiotako seme-alabak ere ekarri zituzten.
Gutxi gorabehera, aberriratutakoen 33 familia geratu ziren San Migelen,
gehienak Hernán Cortés auzunean. Batzuek unibertsitate ikasketak
zeuzkaten, Errusian egindakoak.