IXATXAK-PINCELES
Askotan ibiliko zara Ixatxak-Pinceles parkean jolasten, baina badakizu
nondik datorkion izena?
Valentín Fernández (San Fausto, 1926) Basauriko margolari bat izan
zen, eta beti sinatzen zituen margolanak «Ixatxak» edo «Pinceles»
ezizenekin. 13 urte zituela, La Basconian hasi zen lanean, eta jakako
poltsikoan pintzel batzuk eraman ohi zituen; hortik datorkio ezizena.
Ezkondu zenean, San Migeleko Hernán Cortés auzunera joan zen
bizitzera; eta, 70eko hamarkadaren hasieran, pintura eskola zabaldu
zuen, zeinera neska-mutil asko joan ziren margotzen ikastera.
Oso persona maitatua izan zen. 1990ean, sanfaustoetako pregoilari
izendatu zuten.
1993an hil, eta1995ean Udalak bere izena eman zion parke berriari, zu
jolasean ibiltzen zaren parke horri.