Haurrak / Infantil 50 urte txikis | Page 40

SAN MIGELEKO ERROMERIA XIX. mendearen erdialdean, oso ospetsua zen San Migeleko erromeria. Garai hartako idazle batek esan zuen Bilbo hutsik geratzen zela, mundo guztia San Migeleko erromeriara etortzen zelako. Normalean, trenez joaten zen jendea. Izan ere, 1863tik aurrera, Tutera- Bilbao trena pasatzen zen San Migeletik, eta, erromeria egunean, tren bereziak jartzen zituzten, jende mordoa eramateko. Gauza bitxia gertatu zen 1873an: Karlistaldian, ezin izan zuten erromeria Elexalden egin, oso arriskutsua zelako; Bilboko Areatzan egin behar izan zuten, eta jende asko joan omen zen, Basauritik ere bai. Nahiz eta gerra izan, ondo pasatzeko gogoa zeukaten!