Haurrak / Infantil 50 urte txikis | Page 4

¡FINAGA Ezagutzen duzu Finagako San Martin baseliza? Txango polita egin dezakezu, familia edo lagunekin. 1994an arkeologoek aurkikuntza handiak egin zituzten. Adibidez: antzinako eliza txiki bat. Erromatarren garaia baino lehenago eraiki zuten, eta VI. mendean tenplu kristau bihurtu zuten. Pentsa! Euskadiko tenplu zaharrenetako bat ezagutuko duzu! Gainera, oso nekropoli (hilerri) garrantzitsua dago bertan: garai hartako jendeak erabiltzen zituen gauzen eta armen aztarnak. Bilboko Arkeologi Museoan gordeta daude hauetariko gauza asko. Museoan inoiz ez bazara egon, oporraldian joan zaitezke! Oso interesgarria da. Gainera, 12 urtez azpikoentzako jarduerak daude. Web gunea kontsultatu.