IKASTURTE AMAIERA
Duela mende bat, eskolak ez ziren, gaurko moduan, ekainean amaitzen,
uztailaren erdi aldera baizik.
Ikasturtea bukatutakoan, umeek egindako lanak erakusten zituzten, eta
Udalak gozokiak oparitzen zizkien. Ikasturteko maisu, andereño eta
ikasle onenei ere sariak ematen zizkieten.
Esaterako, 1916ko uztailaren 20an (osteguna), Artiach markako
bizkotxoak banatu zituzten Elexaldeko eskolako umeen artean. Goxo
baino goxoagoak irudituko zitzaizkien, bai horixe!
“La Basconiak” gozokiak oparitu zituen urte batzuetan.